Bunkerrek hartu du burutza

Guaixe 2014ko azaroaren 27a

Bunker.

Futsalsakana txapelketako 4. jardunaldia jokatuta, Bunker da lider berria

Asteburuan 2. Futsalsakana Areto Futbol Txapelketako 4. jardunaldia hartu zuen Uharte Arakilgo frontoiak. Lehiatzen ari diren taldeen maila handia dela agerian geratu zen berriz. Arbizu eta Bunker zeuden sailkapen buruan, bederatzi punturekin, baina Arbitzuk eta Racing San Migelek partida ikusgarrian seina berdindu eta gero, eta Bunkerrek Back Street Boysen kontra 1-7 irabazi ondoren, Bunker da lider berria. Aurtengo txapelketa oso estua izango dela aurreikusten da.   

Sailkapenean Bunker da liderra (12 puntu), Arbizu bigarrena (12 p.) eta Racing San Migel hirugarrena (7 p.). Back Street Boysek eta Arbizu harrobiak seina puntu dituzte, Hijos de rutak eta Auzomotojorikek hiruna puntu eta Iturmendik oraindik ez du punturik bildu. Asteburuan 5. jardunaldia dago jokoan.

4. jardunaldiko emaitzak
Iturmendi 3 – Arbizu harrobia 4
Racin San Migel 6 – Arbizu K.T. 6
Auzomotojorik 5 – Hijos de ruta 4
Back Street Boys 1 – Bunker 7

5. jardunaldia (Uharte Arakilgo frontoian)
Ostiralean
20:00etan: Auzomotojorik – Back Street Boys
21:00etan: Hijos de ruta – Racing San Migel
Larunbatean
17:00etan: Arbizu K.T. – Iturmendi
18:00etan: Arbizu harrobia – Bunker