508 ikaslek astean hirutan fruta gosaldu dute

Guaixe 2014ko azaroaren 27a

Sakanako ikastetxe publikoetako 3 eta 6 urte bitarteko 508 ikaslek astean hirutan fruta gosaltzen dute. Lastailaren 20an hasi eta bihar bukatuko da, sei astez. Kanpaina horren bidez elikadura ohitura osasuntsuak sustatu nahi dute Hala, gizentasunari aurre egin, zenbait gaixotasunen prebentzioan lan egin eta haurrek frutarekiko estimua handitzea lortu nahi dute. Ikasleek fruta hauek dastatzeko aukera izan dute: meloia; konferentzia eta blanquilla udareak; gala, golden eta fuji sagarrak; platanoa; mandarina; laranja eta azenario snaka.

Ikasleek fruten eta berduren onuren berri ematen dituzten kartelak ere ikusi dituzte euren ikastetxeetan. Nafarroako Gobernuak eta Europako Batasunak sustatutako kanpaina da. La Caixa fundazioak ekimenarekin bat egin eta etxean kontsumitzeko fruta jaso dute ikasleek ere.

Herria                 Ikastetxea                                           Ikasle kopurua
Irurtzun               Atakondoa ikastetxe publikoa                 145
Uharte Arakil        Aralarko Mikel donea ikastetxe publikoa    25
Lakuntza              Luis Fuentes ikastetxe publikoa                33
Arbizu                  Arbizuko herri eskola                              21
Etxarri Aranatz     San Donato ikastetxe publikoa                 80
Iturmendi            Arrano Beltza ikastetxe publikoa               12
Altsasu                Zelandi ikastetxe publikoa                      137
Olatzagutia          Domingo Bados ikastetxe publikoa            55
                                                                          Guztira: 508