Etxarri Aranazko musika eskolako kantu ikasleek kontzertua eskainiko dute larunbatean Altsasuko elizan, arratsaldeko zortzietako meza ondoren, 20:30ean gutxi gorabehera. Itziar Maizen zuzendaritzapean, Angel Mari Urrestarazu, Edurne Artieda, Rosa Igoa, Nekane Betelu, Puri Alzelai eta Juli Alvaro ariko dira kantuan. Kontzertua anitza izango da, errepertorio klasikoko kantuak eta herri kantuak eskainiko baitituzte, bai bakarka eta baita taldean, polifonian.
“Kontzertu berezia izango da, estilo anitzekoa. Aurreko urtean, ikasturtea despeditu genuenean, kontzertu hau bera eskaini genuen Etxarri Aranatzen eta arrakastatsua izan zen, kanta oso ezberdinak eskaintzen baititugu. Jendeari gustatu zitzaion, eta zuzendariak kontzertua Altsasun eskaintzea zuen buruan. Larunbatean izanen da, eta bertara gerturatzera gonbidatzen ditugu sakandarrak, tarte ederra pasatuko dugulako” adierazi digu taldeko kide Juli Alvarok.
Denetarik eskainiko dute. “Salvadorren heriotza kantua polifonian, oso ederra, gero musika sakrako abesti pare bat eta baita kanta klasikoak. Cancionero gitanorekin ere ausartu gara” gaineratu du Alvarok.