Sakatxartela, erosketa sarirako bide

Guaixe 2014ko azaroaren 28a

Bierrik Fundazioaren Beleixeguaixe Txartelarekin azaroaren 28tik 30era erosketak egiten dutenek bi sari ederren zozketan sartuko dira

Bierrik fundazioak bere babesle diren 1.550 pertsonek Beleixeguaixe txartel bana dute. Haren bidez Sakanako 80 establezimenduetan baino gehiagotan deskontuak eta abantailak dituzte urte guztian. Asteburu honetan, gainera, Beleixeguaixe txartela erabiliz erosketa egiten badute pare bat sari ederren zozketan sartuko dira. Aurtengo bosgarren eta azken Sakatxartela esperientzia izanen da asteburukoa.

Sariak
1. Artazako kanpinean bi lagunendako gau bateko egonaldia etxola batean eta bi saio Finlandia gunean.
2. Iortia kultur guneko zinemarako hilabeteko bi txartel eta Beleixeguaixe txartel bat.

Bierrik fundazioko 1.550 babesleei euren fideltasuna eskertzeko modua dira urte guztiko Beleixeguaixe txartelaren deskontu eta abantailak. Aldi berean, txartelak Sakanako denda eta establezimenduetan erosteari ere bultzada eman nahi zaio. Beraz, krisi garaian batzuendako eta besteendako onura du Beleixeguaixe txartelak. Eta Sakatxartela asteburu honetan gehiago.

Beleixeguaixe txartela lortzeko
948 564 275 eta 948 562 107 hots egin edo www.guaixe.net atarian sartu eta Bierrik Fundazioko babesle egin. Urteko 50 euro ordaindu behar dira. Horrek ibarreko 80 establezimendu baino gehiagotan urte guztian deskontu eta abantailak eskaintzeko aukera ematen du. Gainera, txartelagatik pagatutakoaren %25 errenta aitorpenean desgrabatuko du.