Premia dutenendako jakiak biltzeko egunak: gaur eta bihar

Guaixe 2014ko azaroaren 28a

Nafarroako Elikagai Bankuak urteko bigarren jaki bilketa handia iragarri du gaurko eta etziko. Imagina dezakezun baino gose gehiago dago leloa du asteburuko jaki bilketak. Eta horregatik, harekin bukatzeko laguntza eskatu du Nafarroako Elikagaien Bankuak. Sakanan ere denda eta supermerkatuetan jakiak bilduko dituzten boluntarioak izanen dira. Eta, bestela, jakiak uzteko puntuak prest izanen dira. Astelehenaz geroztik Farmaplus kateko botiketan ere jaso dituzte jakiak.

Nafarroako Elikagai Bankutik nabarmendu dutenez, bilketa “premiagatik” egiten da. Urtetik urtera jasotako jaki kopuruak gora egiten badu ere, elikagaien beharra duten pertsonen kopuruak ere gora egin du. Jaki bilketako antolatzaileek elkartasuna nabarmendu dute: “lehenik boluntario gisa parte hartzen dutenena, baina baita jakiak ematen duten pertsona eta enpresena ere”.

Non jaso
Irurtzunen: Coviranen eta Eroskin; Uharte Arakilen: udaletxearen beheko aldean; Arbizun: Aliproxen, Inaxiren dendan eta elizan (gaur goiz eta arratsaldez; bihar goizez bakarrik); Etxarri Aranatzen: medikuaren etxe zaharrean (gaur goiz eta arratsaldez; bihar goizez bakarrik) eta Altsasun: BM, Dia, Eroski center eta Eroski city.