Geroa Baiko buruak Altsasun

Guaixe 2014ko azaroaren 28a

Gaur, 20:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean.

Uxue Barkos, koalizioaren Nafarroako Gobernuko presidentziarako hautagaia, eta Manu Aierdi, Geroa Baiko parlamentarioa, gaur Altsasun izanen dira. Hitzaldi-eztabaida ekitaldi irekia da gaurkoa. Geroa Baiko buruek sakandarren iritziak, kexak, kezkak eta iradokizunak jaso nahi dituzte. Aldi berean, eurek erakundeetan egiten ari diren lanaren berri emanen dute. Legegintzaldi akaberan Geroa Baiko kideek balantzea egin eta aurrera begirako ikuspegia partekatu nahi dute elkartzen diren sakandarrekin.