Emakume abertzaleen topaketaren aurkezpen bikoitza

Guaixe 2014ko abenduaren 2a

Emakume abertzaleen topaketaren aurkezpen prentsaurrekoa.

Bihar, 19:00etan Altsasuko Gure Etxean eta ostiralean, 18:00etan Etxarri Aranazko kultur etxean.

Euskal Herriko Bilgune Feministak VI. Emakume Abertzaleen Topaketa antolatu du abenduaren 13rako, Ondarroan. Jostorratzak dantzan ditugu, Euskal Herriaren burujabetza feministaratz leloa du topaketak. Bilgune Feminista 2002an sortu zenetik bere ildoa markatu duen plan estrategikoa egokitu eginen du. Oinarriak zehazteko eztabaida gunea izanen da Ondarroako topaketa. Etxarri Aranazko eta Altsasuko Bilgune Feministako kideek euren herrietan topaketaren aurkezpen bana egin dute.

Informazio gehiago
2014topaketafeministak.net/