XIV. Nafarroako Bikaintasunaren Eguneko ekitaldien barruan, atzo Barañainen Bikaintasunerako Nafarroako Fundazioak urteko sariak banatu zituen. Aitortza jaso zutenen artean Altsasuko Zelandi eskola publikoa zegoen. Bikaintasunerako Konpromisoa diploma eskuratu zuten Zelandiko kideek.
Ekitaldi berean Diario de Noticias egunkariak Herritar Bikaintasunaren saria banatu zuen. Egunkariko irakurleak web orriaren bidez lau hautagairen artean aukeratzeko aukera zuten. Haietako bat Jon Etxeberria Ijurra etxarriarra zen, azkenean hirugarren izan zena. Saria Uharte-Iruñeko Aritz Azparren Vicentek jaso zuen.