Nafarroako Gobernuak Relatos de plomo “terrorismoaren historia Nafarroan” egitasmoko bigarren liburukia aurkeztu zuen atzo. Gobernuak jakinarazi duenez, bigarren liburuan 1987 eta 2011 urteen artean ETAk Nafarroan egindako 200 atentatuen kronikak eta indarkeria jasan zuten 22 pertsonari egindako elkarrizketak jaso dira. Kronologian hainbatetan aipatzen da Sakana edo sakandarrak. Duela urte bat 1960 eta 1986 urteen arteko epea hartzen zuen liburukia argitaratu zuen Nafarroako Gobernuak.
Yolanda Barcina Angulo presidenteak aurkezpenean adierazi zuenez, “nafarren eta espainiarren etorkizuneko belaunaldiei Espainiako demokraziaren benetako heroiak biktimak izan direla transmititzeko egin behar morala dugu, sekula terroristak”.