Goazen bigarren pala jardunaldiarekin

Guaixe 2014ko azaroaren 28a

IX. Sakanako Nesken Pala Txapelketako 2. Jardunaldia jokatuko da asteburuan. Helduen lehen mailakoek lehen jardunaldia dute

Guztira 26 bikotek eman dute izena IX. Sakanako Nesken Pala Txapelketan. Aurreko asteburuan hasi zen txapelketa, helduen lehen mailan izan ezik. Beraiek asteburu honetan ekingo diote lehiari. Ligaxka jokatu ondoren, abenduaren 20an eta 21ean finalaurrekoak erabakiko dira eta abenduaren 26an 27an eta 28an finalak. Partidak Etxarri Aranazko eta Altsasuko pilotalekuetan jokatuko dira, ostiraletan (19:00etatik aurrera), larunbatetan (15:30etik aurrera) eta igandetan (10:30etik aurrera).

2.jardunaldia
Benjaminak:
Miren-Maialen / Maria-Ane
Maria-Ane / Julene-Olaia
Kimuak:
Elorri-Ane / Maddi-Irantzu
Naroa-Izaro / Maddi-Irantzu
Haurrak:
Maitane-Dinora / Elai-Luzia
June-Naroa / Uxue-Ainhoa
Kadeteak:
Irati-Aroa / Oihane-Naroa
Oihane-Naroa / Eider-Ikerne
Helduen 2. maila:
Irati-Leire / Ariane-Andrea
Lopez de Luzuriaga-Suarez / Uxue-uxue
Garazi-Irati /Andrea-Izar
Ane-Miriam / Ane-Igone
Helduen 1. maila
Yanira-Rebeka / Amaia-Nagore
Maite-Saioa / Ainhoa-Maddi