Asteazkenean Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, gaurko Guaixe astekariarekin batera Sakanan barna milaka kartel batzuk banatu ditugu. Euskarak 365 egun, euskaltzaleon auzotik euskararen herrira irakurri daiteke kartel horietan. Euskatzaleen Topaguneak argitaratu ditu Euskararen Egunaz aparte, “urte guztian euskarak 365 egun dituela gogoratu. Aldarrikatu, plazaratu eta ospatu” nahi du. Aldi berean, Euskaltzaleen Topaguneak “urtean 365 egunetan euskaraz bizitzeko” gonbitea luzatu du, “gurekin batera, auzotik herrira euskaltzale eta euskaldun agertzeko” gonbitea.
Euskarak 365 egun kartelaren 40.000 ale banatu dira egun hauetan Euskal Herrian. Euskaltzaleen Topagunetik Guaixeko irakurleei eskatu zaie karteletako mezua zabaltzen laguntzeko. Horretarako bi aukera ematen dituzte: nahi den tokian (etxean, lantokian, establezimenduetan, kalean…) itsastea edota kartela eskutan hartuta argazkia egitea eta www.365egun.eu web orriaren bitartez partekatzea.