Biurdanaz, atzera ere, Parlamentuan

Guaixe 2014ko abenduaren 4a

Nafarroako Parlamentuaren Hezkuntza Batzordeak lan saioan, berriro ere, Biurdana institutuaren egoera aztertuko du bihar. Arakilgo eta Irurtzungo ikasleak hartzen dituen bigarren hezkuntzako ikastetxeak espazio arazoak ditu. Gaur egungo etaorkizuneko espazio arazoei eta Hezkuntza Departamentuak hartu dituen bi behin behineko neurriei buruzko argibideak emanen dituzte ikastetxeko arduradunek. Biharko lan saioa UPN ez beste parlamentari-talde guztiek eskatu dute.

Espazio faltagatik Batxilergoko ikasleak Donibane institutuan ari dira. Gainera, gimnasioan ikastalde guztiendako tokirik ez dagoenez astean 23 saio Anaitasuna klubean egiten dira, departamentuak alokairua pagatuz. Ikastetxeko guraso elkarteak baita hara ikasleak bidaltzen dituzten ikastetxeetako guraso elkarteak, tartean Irurtzungo Atakondoakoak, behin baino gehiagotan eskatu dute Iruñea iparraldean bigarren hezkuntzako ikastetxe berria egitea. Irurtzungo kasuan, gainera, ikasketa horiek herrian eskaintzeko eskaera ere egin izan da. Udalak eraikin berrirako lurra ere aurreikusia du.