Bi abesbatza Nafarroako Egunean kantari

Guaixe 2014ko abenduaren 3a

Emanaldi bakarra izanen da gaur ibarrean; Altsasuko kultur gunean, 13:00etan, Erkudengo Ama abesbatzaren kontzertua.

Nafarroako Eguna dela eta herrialdeko 83 musika bandek eta abesbatzek emanaldiak emanen dituzte foru geografian barrena. Gaurko emanaldi guztiak 13:00etan hasiko dira eta dohainik dira. Kontzertuak emanen dituztenen artean daude Etxarri Aranazko abesbatza, Berako kultur etxean ariko dena, eta Altsasuko Erkudengo Ama abesbatza, Iortia kultur gunean kantatuko duena.