guaixe.eus

Ur araztegia 2017rako

  Gizartea  Lizarraga  Sakana
Ur araztegia 2017rako
Olatzagutiko ur araztegia. Argazkia: Nilsa. | Ikusi handiago | Argazki originala

Nilsa enpresa publikoak eskatuta Ergoienako Udalak zabaldu egin du Lizarragako hondakin-uren tratamendu planta egokitzeko prozedura. Gaur egun Lizarragako kanpo santu ondoan putzu-septiko batean jasotzen dira herriko ur beltzak. Gero haiek jaso egiten ditu Nilsak behar bezala tratatzeko. Ergoienako Udalak abiarazitako prozedurarekin 2017an Lizarragak ur araztegia izanen du. “Putzu-septikoa dagoen tokian egonen da, baina pixka bat handiagoa izanen da” azaldu digu Maribel Senar Berastegi alkateak.

Ingurumenaren babeserako Foru Legeek diotenari jarraiki Nafarroako 2000 biztanletik gorako herri guztiak ur-araztegiak dituzte. Nafarroako Gobernua, Nilsa enpresa publikoaren bidez, 250 biztanle baino gehiago dituzten herrietako ur beltzek tratamendu egokia izateko lanean ari da.

Sakanan
Gaur egun ibarrean zazpi ur araztegi daude eta haietako hiruk bi herritako ur beltzak jasotzen dituzte: Irurtzun, Uharte Arakil, Lakuntza-Arbizu, Etxarri Aranatz, Bakaiku-Iturmendi, Urdiain-Altsasu eta Olatzagutia. Mikro-estazio eta fosak (putzu beltzak), berriz, Sakanako 19 herritan daude: Aizkorbe, Urritzola, Errotz, Izurdiaga, Etxeberri, Egiarreta, Etxarren, Ekai, Zuhatzu, Satrustegi, Hiriberri, Ihabar, Irañeta, Arruazu, Unanua, Dorrao, Lizarraga, Lizarragabengoa eta Ziordia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa

Laguntzaileak