Nafarroako hainbat gizarte, politika eta lan arloko eragileek deialdi bateratua egin dute biharko: aldaketa sozialagatik, Nafarroan herriak erabakitzen du. Manifestazioaren deitzaileek aldarrikatu duten politika eredu berria “ezin da gauzatu nafarrok eraiki nahi dugun jendarte ereduaz hitz egiteko dugun erabakitze eskubidea izan ezean”.
Orain arteko gizarte mobilizazioa sortu den aukera lortzeko “funtsezkotzat” jo dute eta gaineratu dutenez: “bat eginik dagoen jendarte mugimendua behar dugu, izpiritu kritikoz jantzia, proposamenak egiteko gaitasuna duena eta eragile politikoei irmo aurkezteko gaitasuna duena lehentasunak adostuz”. Deitzaileen artean Sakanako Abian plataforma, AHTrik ez elkarlana eta Autopista elektrikorik ez plataforma daude.