Anda eta Salazar Bilbon

Guaixe 2014ko abenduaren 17a

Windsor Kulturgintza aretoak eguberri garai honetarako Volvemos a montar el belén erakusketa antolatu du. Ostiralean zabaldu zituen ateak eta ilbeltzaren 15era arte izanen da zabalik. Aretoak izen handiko, diziplina ezberdinetako eta hainbat garaitako 50 artisten lanak bildu ditu erakusketan. Windsorden erakutsi duten artisten laginak, beraz, ikusgai daudenak. Tamaina txiki eta ertaineko obrak dira guztiak eta haien artean daude Jose Ramon Andaren eta Dora Salazarren lanak ere.