Nafarroako Txirrindularitza galan sakandarrek tokia

Guaixe 2014ko abenduaren 18a

Maialen Aramendiak aipamen berezietako bat jaso zuen

Asteburuan Nafarroako Txirrindularitza Gala ospatu da. Bertan hainbat sakandarrek aipamena jaso dute. Burunda Txirrindularitza Klubetik Iker Mintegi 5.a izan da kimuen 2. Linean, Iosu Jaka 5.a haurren 2. Linean, Ailetz Lasa 2.a haurren 2. Linean eta 2.a ginkanan, Iosu Etxeberria lehena haurren 2. Linean eta Ibai Azurmendi 2.a linea juniorretan.
Bestalde, aipamen berezia jaso zuen Burundan trebatu eta egun Beasaingo Caf taldean dabilen Maialen Aramendia iturmendiarrak, tartean Espainiako txapelketetan Nafarroako selekzioarekin taldekako erlojupekoa irabazteagatik.