Arbizu, Futsalsakana txapelketako lider berria

Guaixe 2014ko abenduaren 18a

Arbizu KT da lider berria.

Atzo atzeratutako partida jokatu zuten Bunkerrek eta Arbizuk eta 3-8 gailendu ziren arbizuarrak

Asteburuan 2. Futsalsakana Areto Futbol Txapelketako 6. jokatu zen Uharte Arakilen, eta partidak oso estuak izan ziren. Bunker eta Arbizuren arteko partida atzeratu egin zen, eta asteazken arratsaldean jokatu zen. Bunkerri 3-8 irabazi zion Arbizu KT taldeak, eta, horrela, Arbizuk Bunkerri lidergoa kendu zion. Arbizu da lider berria (13 puntu), Bunker puntu batera (12 puntu), eta Racing San Migel 2 puntura (11 puntu) dituela. Arbizu harrobia da laugarrena (9 puntu), Hijos de ruta bosgarrena (7 puntu), Back Street Boys seigarrena (6 puntu), Auzomotojorik zazpigarrena (6 puntu) eta Iturmendi azkena, punturik gabe. Asteburuan 7. jardunaldia dago jokoan.

6. jardunaldiko emaitzak
Iturmendi 5 –  Hijos de ruta 6
Racin San Migel 6 – Auzomotojorik 5
Arbizu harrobia 4 – Back Street Boys 3
Bunker 3 – Arbizu KT 8

7. jardunaldia (Uharte Arakilgo frontoian)
Ostiralean
20:00etan: Hijos de ruta – Bunker
21:00etan: Back Street Boys – Racing San Migel
Larunbatean
15:00etan: Arbizu KT – Arbizu harrobia
16:00etan: Auzomotojorik – Iturmendi