Herri denda zabalik

Guaixe 2014ko abenduaren 19a

Ilbeltzaren 3ra arte, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, herri mugimendu eta erakundeen materiala salgai izanen da.

Etxarri Aranazko plazan, kiosko parean, atzera ere herri dendak ateak zabaldu ditu. Handi pasatzen denak hainbat erakunderen arropa, agendak, liburuak, komikiak, postalak eta bestelakoak eskuratzeko aukera izanen du. Aurtengo berritasuna artilez egindako arropen eskaintza zabala da. Udazkenean adin guztietako etxarriar talde batek puntu tailer batean parte hartu du. Haur, gazte eta helduek artilea lantzen ikasi dute eta tailerrean egindako txano, lepoko eta bestelakoak presoen senideen gastuei aurre egiteko salgai jarri dituzte. Bestalde, herri dendako kudeatzaileek jakinarazi dute bi saski eder zozketatuko dituztela.