Azken txanpa IX. Sakanako Nesken Pala Txapelketan

Guaixe 2014ko abenduaren 19a

Asteburuan azken jardunaldia eta finalaurrekoak daude jokoan

26 bikote ari dira lehiatzen IX. Sakanako Nesken Pala Txapelketan. Hasierako ligaxkako 3 jardunaldi jokatu eta gero, asteburu honetan kategoria batzutan 4. eta azken jardunaldia jokatuko da –onenak zuzenean pasako dira finalera– eta beste kategoria batzutan finalerdien txanda izango da. Finalak abenduaren 26an 27an eta 28an jokatuko dira. Partidak Etxarri Aranazko eta Altsasuko pilotalekuetan jokatuko dira, ostiraletan (19:00etatik aurrera), larunbatetan (15:30etik aurrera) eta igandetan (10:30etik aurrera).

Asteburuko partidak
Benjaminak:
Miren-Maialen / Maria-Ane
Kimuak:
Elorri-Ane / Maddi-Irantzu
Haurrak:
June-Naroa / Saioa-Amaiur
Uxue-Ainhoa / Elai-Luzea
Kadeteak:
Irati-Aroa / Oihane-Naroa
Helduen 2. Maila (final erdiak):
Ane-Miriam / Igone-Leire
Lopez de Luzuriaga-Suarez / Andrea-Izar
Helduen 1. maila
Ainhoa-Maddi / Amaia-Nagore
Yanira-Rebeka / Maite-Saioa