Binakako Txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko da hurrengo egunotan. Berasaluze II.ak eta Aitor Zubietak Irujo eta Barriola izanen dituzte aurkari larunbatean Bilbon. Gaur aukeratuko dute materiala, 11:30ean.
Aldiz, bihar bilduko dira Tolosako Beotibarren, 11:30ean, Ezkurdia-Zabaleta eta Artola-Albisu, ostiralean jokatuko duten partidarako materiala aukeratzera.