Bi enpresarendako aitortza

Guaixe 2014ko abenduaren 26a

Diploma banaketa ekitaldia.

Enpresen gizarte ardura arloan emandako urratsengatik diploma jaso dute Inox Naparrak eta Jatormanek.

Euren kudeaketa modeloan gizarte eta ingurumen balioak dituzten neurriak hartu eta planak ezartzeagatik Nafarroako 29 enpresak aitortza jaso zuten ostiralean. Lourdes Goikoetxea kontseilariak enpresek hartutako neurriekin gizartean duten eragina bere egiten dutela adierazi zuten. Enpresen gizarte arduraren garrantzia azpimarratu zuen Goikoetxeak, “lehiakortasuna handitu dezakeelako arriskuen kudeaketan, kostuen aurrezpenean, kapitala eskuratzeko, bezeroekiko harremana, giza baliabideen kudeaketan eta berrikuntza gaitasunean onurak ekar ditzakeelako”.