Agur 2014 eta ongi etorri 2015, mendian

Guaixe 2014ko abenduaren 30a

Lakuntzako Zabalarte elkartekoak.

Mendizale askok urte bukaera eta hasiera mendietan ospatuko dituzte

Urtea bukatu eta hasteko modu asko daude. Tartean gurean oso hedatua dago egun seinalatu horietan mendira jotzea, tontor garaietatik urtea joaten ikusteko edo urteari ongi etorria emateko. Sakanako mendizaleek, jakina, bat egingo dute ohitura honekin.

Urtea despeditzeko Aizkorri, Trinitatea eta Aralar dira ohikoenak. Lakuntzarrek Aralar aldera joko dute, Lakuntzaskoarrira. Eta urteari ongi etorria egiteko askok Aralarko San Migelera, Beriainera eta beste joko dute. Bestalde, Errege Egunean Sakanako Mendizaleek Beriain itzotzeko ohitura dute.

Tontorrak
Trinitatea. Abenduaren 31n, asteazkenean, Irurtzundik, 9:00etan. Irurtzungo Iratxo eta Pikuxar elkarteak antolatuta, txokolatada eta Trinitatera igoera. Aurten 9. edizioa izango da. Iratxo mendi taldeko finalista eguna izanen da.

Aizkorri. Abenduaren 31n, asteazkenean. Altsasuko Mendigoizaleek eta Olaztiko Sutegik deituta.

Lakuntzaskoarri. Zabalarte mendi elkartean antolatuta, abenduaren 31n, asteazkenarekin, V. Lakuntza-Eskuarri igoera eginen da. Irteera goizeko 8:30ean, plazatik. Hamaiketakoa aginen dute.

Beriain. Ilbeltzaren 6an, asteartean, 9:00etan Unanutik. Sakanako Mendizaleak taldeak antolatuta, Errege Egunean urtero egin ohi duten bezala.

Bargagain. Ilbeltzaren 4aan, domekan, Altsasuko Mendigoizaleek antolatuta. Urteko lehen igandean Bargagainera jotzen dute altsasuarrek, 8:00etan aterata. Goian hamaiketakoa eta festatxoa.