Ilbeltzaren 5ean hiru erregeen kabalkadak iritsiko dira Sakanara
Ekialdeko hiru erregeek, Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek Sakanarako bidea hartuta dute eta ilbeltzaren 5erako iragarri dute iritsiko direla. Erregeei behar bezalako harrera egiteko prestatzen hasi dira Sakanan barna. Eta Sakanaz ez ahazteko astelehen horretan bertan fale edo fareekin ibiliko dira goizeko 11:30etik aurrera haurrak Irañetan eta Lizarragan; arratsaldez Etxarri Aranatzen, Iturmendin edota Altsasun.
Bestalde, txikiek idatzitako kartak jasotzeko haien morroiak edo pajeak Altsasura, gaur, ilbeltzaren 3an, larunbatean, 19:00etan Burunda frontoira etorriko dira. Olatzagutian, berriz, 18:30ean, kultur etxean jarri dute hitzordua. Lakuntzan ilbeltzaren 4an, igandean, umeen goizeko mezaren ondoren, erregeen laguntzaileak elizara etorriko dira, umeen eskutitzak jasotzera.
Hitzorduak
Herria Ordua Tokia
Irurtzun 18:30 Liburutegiko plaza
Uharte Arakil 18:30 Manuel Goikoetxearen zurgindegitik
Lakuntza 18:00 Ibai aldetik
Arbizu 18:00 Udaletxea
Ergoiena 18:00 Lizarragako eliz atetik.
Ondoren Dorraora eta Unanura joango dira
Etxarri Aranatz 19:00 Eliza
Bakaiku 18:30 Eliza
Iturmendi 15:00 Fara-joleakPlaza
19:00 Pilaralde kalea
Altsasu 17:30 Farejoleen errege zozketa Plaza
19:00 LH institutua
Olatzagutia 18:30 Jubilatu elkartetik
Ziordia 19:00 Texeria kalea