Basoa eta txondorraren epela utzita, ikazkinak makina bat hitzordu ditu Sakanaren luze-zabalean. Harrera horietarako kantu entseguak batean eta bestean prestatu dira, kapoiaz aparte aldean ekartzen dituen oparien truke jasoko dituenak.
Gaur goizean pazkuan amores eskean ariko dira haurrak Uharte Arakilen eta Etxarri Aranatzen. Goizez, kantu-eskean ere hainbat herritan ariko dira, esaterako, Altsasun eta Ziordian.
Lana aurreratu zuen ikazkinak larunbatean Etxeberri bisitatuz eta igandean Zuhatzura joanez. Gaur arratsalde gau partean, lan ugari izango du
Hitzorduak
Herria Ordua Harrera tokia
Irurtzun 18:30 Plazaolako zubia
Etxarren 16:30 Eliza
Satrustegi-Hiriberri 17:00 Satrustegiko elkartea
Ihabar 18:30 Autobia azpiko zubia
Irañeta 18:00 Autobus geltokia
Uharte Arakil 18:30 Itxesin, Beriaingo bidea hasiera
Arruazu1 9:30 Ubeldeko zubia
Lakuntza 18:00 Trenbide azpiko zubia
Arbizu 19:00 Plaza
Unanu 18:00 San Donato bidetik
Dorrao 18:30 Goitiko ur biltegia
Lizarraga 18:00 Menditik
Etxarri Aranatz 17:00 Aldapasoro auzoa
Bakaiku 17:30 Elkartean txokolate jatea
18:30 Zulanpe
Iturmendi 19:00 Estafeta kalea, Bakaiku aldetik
Urdiain 18:00 Santa Marinako portuan
Altsasu 11:45 Plazan, Mari Domingi
17:00 Plazan Dantzalekura joateko
Olatzagutia 18:30 Belen iturria
Ziordia 17:30 Altzaniako bidea