Urteari agurra eta ongi etorria mendian

Guaixe 2015eko urtarrilaren 8a

Urtea despeditzera eta agurtzera mendira jo zuten mendizaleek

Mendizaleek 2014 urtea mendian despeditu zuten. Irurtzungo Iratxok eta Pikuxarrek antolatuta, Ergako Trinitatera igo ziren irurtzundarrak. Altsasuko Mendigoizaleek eta Olaztiko Sutegi klubekoek Aizkorrira jo zuten, eta beste mendizale askok Aralarrera eta Beriainera. Lakuntzako Zabalartek egindako deialdiari jarraiki, Lakuntzaskoarrira hurbildu ziren lakuntzarrak.

Ongietorria ere
Urtea despeditzeaz gain, 2015 urte berriari ongi etorria egin zitzaion mendian. Ilbeltzaren 4an, urteko lehen igandean, Bargagainera jo zuten altsasuarrek. Eta Sakanako Mendizaleak taldeak deituta, urtero moduan Errege Egunean Beriaingo ermita izan zen mendizaleen topaleku.