2014ko kirol urtekaria: udaberria

Guaixe 2015eko urtarrilaren 9a

Apirila

-2014-04-03. Vueltan lehiatzeko gonbidapena jaso zuen Rural Kutxa-Seguros RGA-k. Pozik agertu ziren taldeko arduradunak. 

-2014-04-04. Alex Mariñelarena etxean. Klinika Unibertsitarioan alta eman eta gero, pilotu irurtzundarrak etxean jarraitu zuen bere osatze prozesua. 

-2014-04-05. Futsalsakana.es areto futbol kopa abian. 10 talde lehian: Racing San Migel, Etxarriko gaztetxie, Iturmendi, Leones del Atlas, Arbizuko jubenilak, Arbizu K.T, Auzomotojorik, Biltoki, Bunker eta Aralar Mendi 69.

-2014-04-05. IV. Hiru Mendi Zerrak mendi ibilaldi arrakastatsua Altsasun. 700 mendizalek baino gehiagok osatu zuten Altsasuko Mendigoizaleak taldeak proposatutako ibilbidea. 

-2014-04-05. Igor Flores bigarrena San Adriango duatloian. 101 korrikalari lehiatu ziren. 

-2014-04-06.Valverde San Migeleko igoera ikuskatzen. Espainiako Vueltako irailaren 3ko etapa Aralarko San Migelen despedituko da. Alejandro Valverdek Uharte Arakilgo pistako igoera ikuskatu zuen. 

-2014-04-06.Mattin Ezkurdia eta Ismael Chafeé Garfe taldean. Garfek antolatutako jaialdietan lehiatuko dira.

-2014-04-06.Josu Lizarraga urdiaindarra bigarrena Sakana 4x4 topaketan. 33 todoterrenok hartu zuten parte eta sekulako jendetza bildu zen Arbizuko proban. 

-2014-04-06.Sakanako kimuen Futbol 8 Topaketa bukatu zen. 9 talde lehiatu ziren txapelketan, 121 futbolari gaztetxotik gora. Helburua futbolean jokatuz ongi pasatzea da, eta ez da sailkapenik egiten. 

-2014-04-13. Contador San Migelen. Euskal Herriko Itzulia irabazi eta gero, Uharteko San Migelera igo eta jaitsi zen Alberto Contador Vueltako etapa prestatzeko, eta Lakuntzako kafetegi batean gosaldu zuen. 

-2014-04-12. 22 auto Irurtzungo slalomean. Igarki Nuinek eta Carlos Mariñelarenak eskuratu zituzten sariak. 

-2014-04-12. Sakana Triatloi Taldea, Nafarroako txapeldunordea. Eguesibarko Duatloian Sakana Triatloi Taldeko laukotea –Felix Benjumea, Sergio Garcia de Eulate, Igor Flores eta Fco. Javier Pitxi– bigarrena sailkatu zen, Saltoki Trikideak taldearen atzetik. 

-2014-04-13. Nafarroako Herri Kirol Jolasen hiru txapela Sakanara. Kimuen proba konbinatua Iñigo Aritza A-k irabazi zuen, sokatirako haurren maila Iñigo Aritzak eta sokatirako kadeteen maila Andra Marik. 

-2014-04-13. Amorebietako Klasikoa Pello Bilbaorendako. Rural Kutxa taldeko Pello Bilbaok irabazi zuen Urdaberriko Klasikoa, Sakanatik sortutako taldeari 2. Garaipena emanez. 

-2014-04-13. 26 sakandar Berako X. mendi maratoi erdian. Joxeja Maiza izan zen lehen sakandarra, 25.a. 

-2014-04-17. Irurtzungo 22. Pilota Txapelketa hasi. 100 pilotari baino gehiagoren parte-hartzearekin. 

-2014-04-25. Magna Nafarroa Xota 5.a ligan. Lehen mailako areto futboleko ligan 5.a sailkatu zen Irurtzungo taldea eta play off-etarako sailkatu zen. 

-2014-04-21. Xala-Zubieta Binakakotik kanpo. Finalerdietako hirugarren partidan 22-8 galdu zuten Irujo-Barriolaren kontra. 

-2014-04-26. 1003 mendizalek osatu zuten 25. Sakanako Ibilaldi Handia. Urteurren berezia ospatzeko ibilbidea alderantzizko ordenean egin zuten. 

-2014-04-26. Burunda klubeko Asier Etxeberriak irabazi zuen 27. Burunda Trofeoa. 39 txirrindulari iritsi ziren helmugara, urdiaindarra buru zela. 

-2014-04-27. Naiara Diezen Gernika saskibaloi taldea lehen mailara igo zen. Sekulako denboraldia egin zuen saskibaloi jokalari altsasuarraren taldeak. 

-2014-04-27. Etxarriko jubenilak igoera fasean. Jubenilen 2. mailan txapeldunak izan eta gero, jubenilen lehen mailara igotzeko fasea jokatzen hasi ziren etxarriarrak. 

 

Maiatza

-2014-05-04. Erregionaleko liga despedituta: Lagun Artea B 6.a, Altsasu 8.a eta Etxarri 15.a. Maiatzaren 4an despeditu zen erregional mailako liga. Sakanako taldeak ez ziren igoera faserako sailkatu. 

-2014-5-04. GRAVN Torneoa Nafarroarendako. Gipuzkoa, Errioxa, Araba, Bizkaia, Iparralde eta Nafarroako selekzioek jokatutako torneo ezaguna Nafarroak irabazi zuen. Tartean sakandarrak lehiatu ziren. 

-2014-05-03.Munarriz laugarrena Apuko Long Trailan. Pedro Etxeberriak irabazitako (8:23:16) 65 km-ko mendi lasterketan 4.a sailkatu zen etxarriarra (8:48:32). 

-2014-05-04. Igor Flores San Juango Duatloiko txapelduna. Javier Borrega, 4.a, Sergio Garcia de Eulate 6.a, Juan Luis Maiza 11.a eta Isidro Asurabarrena 17.a sailkatu ziren.  

-2014-05-04. CBASKeko haurren mailako neskak 8. Pirinioetako Torneoko Kopako txapeldunak. Puntako 11 talderen artean txapeldunak izan ziren altsasuarrak, Zaragozako Eliosi 40-38 irabazita. Nerea Misiego altsasuarra izendatu zuten jokalari onena. 

-2014-05-04. Altsasuko haurrak Nafarroako txapeldunordeak. Haurren lehen mailan lehiatu zen Altsasu futbol taldea bere multzoko txapelduna eta Nafarroa mailako txapeldunordea izan zen. 

-2014-05-07. 193 ikasle Sakanako ikastetxe arteko Herri Kirol Topaketan. Mank-ek antolatuta, Sakanako ikastetxe guztietako Lehen Hezkuntzako 6. Mailako ikasleek hartu zuten parte, Arbizuko kiroldegian. 

-2014-05-09. Magna Nafarroa Xota play off-etan. Marfil Santa Colomaren kontra jokatu zuen titulua erabakitzeko play off-etako final laurdenak. Joaneko partida galdu zuen. 

-2014-05-09 /10. Ezkurdia eta Zabaleta Buruz Burukoan. Buruz Buruko txapelketako lehen jardunaldian, Ezkurdiak 22-10 irabazi zion Iker Arretxeri eta Zabaletak 5 tantotan utzi zuen Untoria. 

- 2014-05-10. Altsasuko kadeteak lehen mailara igo eta jubenilak bigarren mailara jaitsi. Kadeteen 2. mailan zebilen Altsasu taldeak lehen mailara igotzea lortu zuen. Aldiz, lehen mailako jubeniletan zebilen Altsasu 14. postuan sailkatu zen eta 2. Mailara jaitsi zen. 

2014-05-10. CBASK Final Fourretik kanpo. Nafar Kirol Jolasetako haurren mailako lehen mailako Final Fourreko finalerdian Altsasuko CBASK-eko neskek Zizurren kontra 49-46 galdu zuten. Ligan bigarren postuan despeditu zuen CBASK-ek. 

-2014-05-11. Anne Lapuente eta Ander Villalobosek urrezko domina. Nafarroako Irristaketako Abiadura Txapelketan Anne Lapuentek urrezko di domina kolkoratu zituen eta Ander Villalobosek urrezko bi domina eta brontzezkoa. 

-2014-05-11. Lagun Artea 17.a 3. mailan. Jaitsiera jokoan. Izarrak irabazitako 3. mailako liga despedituta, sailkapenean 17.a sailkatu zen Lagun Artea (38 puntu), postu oso arriskutsuan. Hastear zegoen Nafarroako talderen batek igoera fasean 2.B mailara igotzea lortuko balu, 3. mailan jarraituko lukete lakuntzarrek. Bestela, preferentera jaitsiko lirateke. Itxoitera. 

-2014-05-11. Olatz Azazetaren Saltoki Errege Kopako txapeldunordea. Emakumezkoen Eskola Mailako Espainiako Triatloiko Errege Kopan Saltoki taldea bigarrena sailkatu zen, Olatz Azazeta taldekide zela. 

-2014-05-14. Bakaikoa Nafarroako txapeldunordea. Nafar Kirol Jolasen jubenil mailako Eskuz Binakako finalean, lehen mailan Espinalek eta Sarasak 22-15 irabazi zieten Joanes Bakaikoa etxarriarrari eta Medinari. 2. Mailako finalean Sanchezek eta Gilek 22-15 irabazi zieten Irurtzun klubeko Zudaireri eta Ustarrozi. 

- 2014-05-15. Sakanako triatletak primeran Salouko Isostar Extreme Man proban. Benjumea 20.a izan zen, Borrega 53.a, Garcia de Eulate 56.a eta Lakuntza 281.a. 

- 2014-05-16. Ezkurdia Buruz Burukotik kanpo. Buruz Buruko final-zortzirenetan Julen Retegik 22-18 irabazi zion Joseba Ezkurdiari, txapelketatik kanpo utziz. 

- 2014-05-17. Magna Nafarroa Play Offetatik kanpo. Ligako titulua erabakitzeko play off-etako final laurdenetan erori egin zen Magna Nafarroa, Santa Colomaren kontra joaneko partida eta itzulerakoa galdu eta gero. 

- 2014-05-17. Gorka Santesteban bigarrena I. Hiru Mendi Trailean. 27 km-ko mendi lasterketan bigarrena izan zen etxarrendarra. 

- 2014-05-17. Txomin Nagoreren profesional mailako azken partida. 19 urtez futbolari profesionala izan eta gero –Osasuna, Athletic, Numancia, Atlético, Mallorca, Celta, Levante eta Mirandes–, 2. mailako Mirandes taldearekin azken partida jokatu zuen Txomin Nagorek. 

- 2014-05-18. Lastrak eta Lopezek bi garaipen eman dizkiote Rural Kutxari. Markina-Xemeingo proba irabazi zuen Jonathan Lastrak eta Galiziako Txapelketa Daniel Lopezek. Espainiako Kopan Rural Kutxako Migel Angel Benito bigarrena sailkatu zen, 23 urtez azpiko onena. 

- 2014-05-18. Sakana Bizirik Nafarroako Mendi Lasterketen Kluben Txapelketako txapeldunorde. 2. Irati Maratoi Erdia Nafarroako Mendi Lasterketen Kluben Txapelketa izan zen. Txurregi izan zen txapelduna eta Sakana Birizik bigarrena, Ganboak, Berastegik eta Satrustegik egindako denborari esker. 

- 2014-05-18. Urrezko bina domina Lapuenterendako eta Villalobosendako. Nafarroako Pista Irristaketa Txapelketan Anne Lapuentek urrezko bi domina lortu zituen eta Unai Villalobosek urrezko bi domina. 

- 2014-05-18. Portugaleteko IX. Milla Morenorendako. Dantzaleku Sakanako Javi Moreno altsasuarrak irabazi zuen Portugaleteko IX. Milla. 

- 2014-05-19. Zabaletak Buruz Burukoari agur, lesionatuta. Nahiz eta maiatzaren 17an Buruz Buruko final zortzirenetako partidan Jon Jaunarena irabazi, lesionatuta bukatu zuen etxarrendarrak eta gihar dortsalean zuntz haustura zuenez, txapelketa uztea erabaki zuen etxarrendarrak.  

- 2014-05-23. Tenis Txapelketako finalak, erabakita. Tenis Rubor taldeak antolatutako tenis txapelketako finalak jokatu ziren, 5 mailatan. Igor Aldasoro, Xabier Igoa, Jone Apaolaza, Aritz Martinez de Ibarreta eta Andrea Aristu izan ziren txapeldunak. 

- 2014-05-23/ 24. 185 ikasle Iñigo Aritzak antolatutako orientazio proban. Iñigo Aritza, Andra Mari, Paz Ziganda eta Jaso ikastoletako ikasleek parte hartu zuten eguraldiagatik euskal pilotako jardunaldian bilakatu zen proban. 

- 2014-05-23. Futsalsakana Kopa Racing San Migelendako. Uharte Arakilgo taldeak 5-4 irabazi zion Kopako finalean ligako titulua irabazi zuen Arbizuri. 

- 2014-05-24. Iban Lopez de Goikoetxea lehen sakandarra II. Olazti-Urbasa Rallysprintean. 30 auto lehiatu ziren Irurtzungo proban eta Martin Villares-Andoni Blas (Renault Clio) nagusitu ziren. Lopez de Goikoetxea olaztiarra eta Lander Mella 10.ak izan ziren. 

- 2014-05-24. Eneko Aramendia Euskadiko txapeldunordea. Gopegin jokatutako Juniorren mailako Euskadiko Erlojupeko Txapelketan bigarrena izan zen. 

- 2014-05-25. Unzurrunzaga lehen sakandarra 13. Zegama-Aizkorrin. 10 sakandar lehiatu ziren Killian Jornetek irabazitako proban eta Unzurrunzaga 78.a izan zen, lehen sakandarra. 

- 2014-05-25. Igor Floresek San Juango Duatloia irabazi zuen. Borrega 4.a, Garcia de Eulate 6.a, Maiza 11.a eta Asurabarrena 17.a izan ziren. Kimuen proba Iker Mintegik irabazi zuen eta haurren proba Fermin Azkargortak. 

- 2014-05-25. 105 bikote Andra Mari ikastolako I. Binakako Lasterketa-Naparpellet Sarian. Ikastolaren aldeko lasterketa jendetsua eta arrakastatsua izan zen. 5 mailatan jokatu zen. 

- 2014-05-27. 129 ikasle Arbizuko orientazio proban. Mank-ek antolatutako proban Aguraingo 40 ikaslek eta Sakanako 89k parte hartu zuten. 

- 2014-05-29. Emakumeendako defentsa pertsonalerako taekwondo teknika ikastaroa egun honetan despeditu zen. 7 emakumek 11 saiotan parte hartu zuten. 

- 2014-05-31. Joxeja Maiza 10.a Euskal Herriko Mendi Erronkan. Iker Karrerak (6:34:39) irabazitako 65 km-ko proban 7:36:52-denbora egin zuen etxarriarrak. Beste 11 sakandarrek hartu zuten parte. 

- 2014-05-31.Andra Mari txapeldunorde. Nafarroako Kadeteen 4x4 Sokatira Txapelketan Ultzamak eta Andra Mari ikastolak jokatu zuten final handia eta ultzamarrak gailendu ziren. Andra Mari, txapeldunorde. 

 

Ekaina

-2014-06-ekain hasiera. CBASK-ek eta Basket Navarrak hitzarmena sinatu zuten. Lau urteko hitzarmena, Basket Navarra taldea indartzeko eta gazteei saskibaloian jarraitzeko aukera emateko. 

-2014-06-01. Eneko Armendariz eta Maialen Armendariz Nafarroako erlojupeko Txapelketako txapeldunordeak. Iturmendin jokatutako Nafarroako Erlojupeko Txapelketan Eneko Armendariz eta Maialen Armendariz anai-arrebak Nafarroako txapeldunordeak izan ziren. 

- 2014-06-01. Giroa Arrietaren Movistarrendako. Jose Luis Arrietak zuzentzen zuen Nairo Quintanak irabazi zuen Italiako Giroa. 

-2014-06-01. Antonio Etxeberriak eta Izaskun Beunzak irabazi zuten I. Ziordiko Herri Krosa. 104 korrikalari aritu ziren eta Javi Moreno eta Izaskun Beunza izan ziren lehen sakandarrak. 

-2014-06-01.Markel Uriartek irabazi zuen I. Arbizu Enduro BTT proban. Sakana Krew BTT taldeak Sakanan lehenengoz antolatutako proban 52 bikerrek hartu zuten parte. 

-2014-06-01. Anne Lapuentek brontzezko domina Espainiako Kimuen Kopan. Kimuen mailako 1.000 m sprint proban hirugarrena izan zen. 

-2014-06-01. Emaitza bikainak taekwondoan. Nafarroako Kirol Jolasetan Bargagain Taekwondo taldeak izandako emaitzen balorazio ona egin zuen Gerardo Montero irakasleak, hainbat domina tarteko. 

-2014-06-06. Mariñelarenak Mundialean ezingo dela aritu adierazi zuen. Otsailaren 27an Motoziklismo Mundialerako entrenatzen ari zela istripu larria izan ondoren, aurtengo denboraldian aritzeko ez zela osatuko adierazi zuen.  

-2014-06-07. Nazabalek bere 9. urrezko txapela jantzi zuen. 2014ko Urrezko Aizkorako finalean gailendu zen etxarriarra, Atutxari minutu eta 44 segundo atereaz. 

-2014-06-07. Sakanako Parapente Eguna, arrakastatsua. 100 pertsona inguru bildu ziren Sakana Baiza Parapente Taldeak antolatutako ekitaldietan. 

-2014-06-08. Aritz Egea eta Sandra Sevillano nagusi Lakuntza-Aralar mendi lasterketan. 200 korrikalariren artean Beñat Katarain eta Maite Beregaña izan ziren lehen sakandarrak. 

-2014-06-08. Marcos Beraza bigarrena Irañetako Enduro Proban. Makina bat sakandar lehiatu ziren Irañetako Enduro proban. 

-2014-06-08. 585 biker Altsasun. Eguraldia lagun, arrakastatsua izan zen 19. Altsasuko BTT zeharkaldia. 

-2014-06-08. Lagun Artea mailaz jaitsi da.  2.B mailara ez zenez talde nafarrik igo, 3. mailatik preferentera jaitsi zen Lakuntzako taldea.

-2014-06-10. Kiroltasun sariak banatuta. Mank-ek antolatutako Kiroltasun sarietan Sakanako ikastetxeetako gaztetxoek euren marrazki, komiki edo idazlana aurkeztu zuten.  Antolakuntzak 11 sari banatu zituen. 

-2014-06-11. Erbiti irabaztear Dauphiné Liberén. Garaipenagatik borrokatzeko aukera galdu zuen Hiriberrikoak, Manse jaisten erorikoa izan zuelako. 

-2014-06-14. 22. Irurtzungo Pilota Txapelketa, erabakita. 100 pilotari baino gehiagok parte hartu zuten txapelketan. Jubeniletan Espinal-Mariezkurrena (Irurtzun) gailendu ziren, eta seniorretan Urretabizkaia-Telletxea (Tolosa). 

-2014-06-14. Anne Lapuente garaile Zangozan. Zangozako Irristaketa Trofeoarekin bukatu ziren Nafarroako Kirol Jolasak eta Txikien Liga. Kimuetan Anne Lapuente gailendu zen. 

-2014-06-14. Joxeja Maiza 17.a 19. Hiru Haundiak ultratrailean (100 km). 1.500 korrikalariren artean Javi Domingez (11:00:15) nagusitu zen eta Maiza etxarriarra 17.a sailkatu zen (12:31:05). 17 sakandarrek osatu zuten proba, tartean Aitzilarri Larrion (21:22:29), emakume bakarrak. 

-2014-06-14. June Kintanaren Espainiako errekor berria. Espainiako junior mailako disko jaurtiketako errekor berria ezarri zuen bakaikuarrak Leonen, marka bitan hobetuz 54,16 m eta 55,6 m-ko bi jaurtiketekin. 

-2014-06-14. Mikel Rubio azkarrena I. Ergako Trinitateko igoeran. 38 korrikalariren artean Mikel Rubio (21:04) eta Miren Zubieta (29:46) gailendu ziren. 

-2014-06-14. Ander Agirre eta Eider Delais azkarrenak X. Aitzkozar Krosean. Bakaikun jokatutako lasterketan sakandar asko lehiatu ziren. Helmugara 3.a sartu zen Javi Moreno (28:09) eta probako 3. emakumea izan zen Izaskun Beunza (37:18) izan ziren lehen sakandarrak. 

-2014-06-14. Etxarriko Gure Pilota nagusi Napar Eskolen Pala Txapelketan. Etxarri Aranatzen jokatutako 9 finaletatik 7 txapela Etxarri Aranazko Gure Pilota Elkarteko palistek lortu zituzten. 

-2014-06-14. Yanira Aristorena Espainiako Trinketeko pala txapelduna eta Euskal Herriko Ligako txapelduna. Maite Ruiz de Larramendirekin bikotea osatuta, goizean Maitane eta Nagore menpean hartu zituzten (14-15, 15-7 eta 10-7), eta arratsaldean Euskal Herriko trinketeko pala txapelketa irabazi zieten Maria eta Laurari (30-29). 

-2014-06-15. Sakandar ugari IX. Araiako Krosean.  Fernando Ganuza izan zen lehen sakandarra, helmugan 29.a (23:51). 

-2014-06-15. Iker Mintegi eta Fermin Azkargorta txapeldunak Basaburuako Duatloian.  Kimuen proba irabazi zuen Mintegik, eta haurren mailakoa Askargortak. Emakumezkoen haurren mailan Leire Maiza 4.a izan zen eta kadetetan Iñigo Maiza 3.a. 

-2014-06-19. Lakuntzako Pilota Eskolak ikasturteari agur. Ikasturte bukaerako festan, eskola barruko txapelketako finalak jokatu zituzten eta Joseba Ezkurdia pilotariak banatu zizkien sariak. 

-2014-06-20. Lirainak txapeldun.  Iratxo Botxa Txapelketako finalean 20-7 irabazi zion Tximeletari. 

-2014-06-21. Gorriti Berria Txapelketako txapeldunordea. Ontsalorekin bikotea osatuta, finalean 19-22 galdu zuten Arrese-Galarzaren kontra. 

-2014-06-21. Maialen Aramendia Nafarroako txapelduna. Tafallako Udala Sarian iturmendiarra 4.a izan zen, probako lehen nafarra. 

-2014-06-22. Unzurrunzaga 6.a Amurrioko Trailean. 106 korrikalarien artean Joseba Urbano izan zen txapelduna (2:02:16) eta Ander Unzurrunzaga 6.a (2:08:53). 

-2014-06-24. Imanol Arregik Magnan beste urte batez Magna Xotan jarraituko duela azaldu zuen. Irurtzungo entrenatzaileak 2014-2015ean 14. denboraldia osatuko du talde berdean. 

-2014-06-28. Erbiti 5.a Espainiako Txapelketako erlojupekoan. Alejandro Valverdek irabazitako proban (58:00) Imanol Erbiti 5.a sailkatu zen, 1:19ra. 

-2014-06-28. Entrenatzaile onenaren saria jaso zuen Imanol Arregik. Magna Xotako entrenatzaile irurtzundarrak Castellonen jaso zuen Areto Futboleko Entrenatzaileen Elkarteak bigarren urtez jarraian emandako saria. 

-2014-06-28. Garikoitz Flores-Iñaki San Migel bigarrenak Etxaurin. Etxauriko Bailarako Rallysprintean lehiatu ziren 17 autoen artean lakuntzarrak gidatutakoa (Mitsubishi Lander Evo VI) bigarrena sailkatu zen.

-2014-06-29. Etxarriko Triku Traila (21 km) Ismail Razga (1:44:25) eta Uxoa Irigoienendako (2:06:31). Aurreikuspen guztiak gaindituz 300 dortsalak agortu egin ziren. 30 sakandar lehiatu ziren eta Joxeja Maiza (1:57:32) eta Izaskun Beunza (2:32:19)izan ziren lehen sakandarrak. 

-2014-06-29. Iñaki Garmendia azkarrena Migel Indurain Martxa Zikloturistan. 800 txirrindularik osatu zuten ibilbide motza (104 km) eta Iñaki Garmendia olaztiarra izan zen azkarrena. 

-2014-06-29. Koxka Taberna txapeldun. IV. Areto Futboleko Kluben Arteko Espainiako Txapelketa irabazi zuen talde altsasuarrak, finalean Valladolideko Panificadora La Gloriari 4-1 irabazita.