Uztaila
-2014-07-03. Miguel Indurain fundazioak 6 sakandarri kirol beka eman zien. Kirol olinpikoetan June Kintana disko jaurtitzailea eta Sara Lizarraga borrokalaria; kirol ez olinpikoetan Ioseba Fernandez irristatzailea eta Jose Luis Iriarte arku jaurtitzailea; programa berezietan Koldo Murgiondo pilotaria eta kirol egokituan Rosa Jaka.
-2014-07-04. Laura-Leirek eta Edurne-Vanesak irabazi zuten Sakanako Emakumeen VII. Frontenis Txapelketa. 2. mailan Ane-Uxueri 27-30 irabazi zieten Laura-Leiren eta 1. mailan Edurne-Vanesak 30-19 hartu zituzten menpean Yanira-Saioa.
-2014-07-04/06. Maialen Aramendiak brontzezko domina Espainiako Txapelketan. Jaenen jokatutako Eskola eta Kadete mailako Espainiako Txirrindularitza Txapelketan ondoko sakandarrak hautatu zituzten: Iosu Etxeberria, Ailetz Lasa, Iosu Jaka, Bakarne Gonzalez, Leire Maiza, Irantzu Beloki, Joana Irastorza, Asier Etxeberria, Gorka Arbizu eta Maialen Aramendia. Aramendiak brontzezko domina lortu zuen.
-2014-07-05. Jose Luis Iriarte Espainiako txapelduna. Asturiasko Los Vallesen jokatutako Espainiako 3D Arku Txapelketa irabazi zuen Hiriberrikoak.
-2014-07-05. Erbiti eta Arrieta Tourrean. Cambridgen abiatu zen Tourra. Movistar taldea zuzentzen Jose Luis Arrieta uhartearra aritu zen, eta haren esanetara, Hiriberriko Imanol Erbiti.
-2014-07-07. Joseba Ezkurdia, sanferminetako lau t´erdiko txapeldunordea. Sanferminetako zita garrantzitsuan, Aimar Olaizolak 22-11 irabazi zion Joseba Ezkurdiari final oso estuan.
-2014-07-08. Eneko Aramendia irabazle I. Urdiain Txirrindularitza Trofeoan. 80 txirrindulari juniorren artean gailendu zen, sprint ikusgarrian.
-2014-07-11. Xabier Basabe-Adrian Joao Nafarroako Kadete Mailako Trontza Txapelketako txapeldunordeak (6:13). Irigoien-Galarregi izan ziren txapeldunak (4:57) eta Asier Jaka-Joseba Galartza laugarrenak (8:03).
-2014-07-11/12. Joxeja Maiza 6.a Goierriko 2 Handietan (88 km). Pedro Etxeberriak irabazitako proban (10:41:29) etxarriarra 6.a izan zen (11:58:05). Patxi Rodriguez altsasuarrak Ehunmilak ultratraila (168 km) bukatzea lortu zuen (117.a, 44:11:04).
-2014-07-13.Nazabal eta Saralegi txapeldunordeak. Nafarroako Binakako Aizkora Txapelketako finalean Jon Rekondok eta Ander Erasunek jantzi zuten txapela (22:42.35), aizkorakada gutxi batzuengatik Floren Nazabail eta Ruben Saralegiri (24:43.59) irabazi eta gero.
-2014-07-13.Felix Benjumeak Gasteizko Triatloi irona osatu zuen. Iron distantziako proba (3,8 km igerian, 80 km txirrindulan eta 42 km korrikan) osatzeko 10 ordu pasa behar izan zituen (10:40:59).
-2014-07-14/18. 15 neska-mutiko Sakanako Futbol Campuseko lehen txandan. 10-12 urte bitarteko gazteak Peio Goikoetxea eta Jokin Lobo monitoreen aginduetara aritu ziren, Uharte Arakilen.
-2014-07-14/25. 20 neska-mutiko Sakanako Triatloi Campusean. Aitor Mozo eta Urko Berduden begiradapean murgildu ziren triatloian.
-2014-07-18/20. Altsasu, Europako Kluben Arteko Pilota Kopako txapelduna. Vall D´Hebronen jokatutako txapelketan 16 klubek hartu zuten parte eta eskuz binakakoan Altsasuko Ioritz Arrietak eta Arkaitz Peñasek Uharte Iruñeko Eneko Ioldi eta Joseba Sarasa menpean hartu zituzten.
-2014-07-19. 100 triatleta Sakanako XIII. Haur Triatloian. Sakana Triatloi Taldeko kideek emaitza bikainak lortu zituzten. Tartean, benjaminetan Xabier Borrega hirugarrena izan zen.
-2014-07-19. 13 pertsonako 4 talde lehiatu ziren Altsasu Xtreme proban. Altsasuko Gazte Asanbladak antolatutako abentura lehiaketan Baikolarko bareak izan zen txapeldun. Uberkazuloko loinak, Txunkaiko kunkunak eta Sozarretako saguzarrak ere aritu ziren.
-2014-07-20. Munarriz 6.a eta Jimenez 11.a Collaradan. Pirinioetako 2KV Collarada (17 km) mendi lasterketan maila bikaina eman zuten sakandarrak.
-2014-07-20. Jendetza LIV. Bargagaingo igoeran. Altsasuar askok jo zuten Bargagainera, Altsasuko Mendigoizaleen XLIV. mendi finalistara.
-2014-07-22/27. June Kintana munduko zortzigarrena. Oregoneko Eugenen jokatutako Junior Mailako Atletismo Mundialetan finalerako sailkatu zen bakaikuarra eta zortzigarrena izan zen disko jaurtiketan (53,36 m).
-2014-07-22. 35 partaide Altsasuko waterpolo jardunaldian. Mank-ek antolatuta, Sakana guztiko igerilariek hartu zuten parte.
-2014-07-21/25. 19 neska-mutiko Sakanako Futbol Campuseko 2. txandan. 13-15 urte arteko gaztetxoak Peio Goikoetxea eta Jokin Lobo monitoreen aginduetara aritu ziren, Uharte Arakilen.
-2014-07-26. Arbizu irabazle Irurtzungo Areto Futboleko 12 orduetan. 7 talde lehiatu ziren eta finalean Arbizuk 3-1 irabazi zion Gunea Tabernari.
-2014-07-26. Olaztiko 43. San Migel Txapelketako finalak. Victor-Luis, Mikel-Xabi, Joseba-Unai eta Ansa-Legarreta nagusitu ziren maila nagusian. Kategoria txikiko Sutegi Txapelketan 8 final jokatu ziren.
-2014-07-26. Borrega bigarrena Azkoienen. Azkoiengo X. Triatloiko benjamin mailan bigarrena sailkatu zen Xabier Borrega.
-2014-07-26. Moreno txapeldun Zornotzan. Altsasuarrak Zornotzako Milia Herrikoia irabazi zuen.
-2014-07-28/ 2014-08-03. Ioseba Fernandez Europako txapelduna. Europako Abiadurako Irristaketa Txapelketan 200 metroko erlojupekoan (13.344 segundo) eta 500 metroko esprintean gailendu zen iturmendiarra eta 300 metroko erlojupekoan (23.538 segundo) bigarrena izan zen.
-2014-07-29. 35 partaide Olaztiko kayak jardunaldian. Mank-ek antolatuta, 5-14 urte bitarteko 35 partaideak bikain aritu ziren.
-2014-07-30 / 2014-08-03. Piragua eta espeleologian gustura. Mank-ek antolatutako piragua ikastaroaren eta Urbasako Laminatutu eta Cristinos kobazuloetan espeleologia ekitaldien balorazio ona egin zuen.
Agorrila
-2014-08-08. Joseba Ezkurdia eta Merino II.ak Gasteizko Torneoko txapeldunak. Andra Mari Zuriaren Binakako Torneoa irabazi zuten, finalean Urrutikoetxea eta Albisuri 22-19 irabazita.
-2014-08-17. Aitor Zubieta Zarauzko Torneoko txapeldunordea. Zarauzko Torneoko finalean Juan Martinez de Irujok eta Aitor Zubietak 17-22 galdu zuten Aimar Olaizolaren eta Zabalaren kontra.
-2014-08-17. Urrezko Kopa Floren Nazabalendako. Urrezko aizkora txapelketan sailkatutako 5 aikolari onenen arteko lehian Nazabal izan zen onena (31:01), Aitzol Atutxari 53 segundo aterata (31:54). Bestalde, Ramon Latasa Memorialean Nazabal eta Erasun bigarrenak sailkatu ziren.
-2014-08-18/24. Maialen Aramendia zilarrezkoa Espainiako Pistako Txapelketetan. Galapagarren jokatutako txapelketetan iturmendiarrak zilarrezko domina lortu zuen kadeteen 200 metroko abiadurako proban eta 500 metroko abiadura proban.
-2014-08-18/24. Zilarrezko eta brontzezko dominak Hodei Mazkiaranendako. Galapagarren jokatutako Espainiako Pistako Txapelketetan kilometroaren proban bigarrena izan zen Hodei eta keirinean hirugarrena.
-2014-08-23. 180 txirrindulari IV. Sakana Burunda txirrindularitza martxan. Altsasu irteera eta helmuga izanda, Urbasa, Aralarko San Migel, Madotzeko portua pasa eta Sakanako herriak zeharkatu zituzten (124 km). Aralarko San Migelerako kronoigoeran Iñigo Arellano altsasuarra hirugarrena izan zen (32:32).
-2014-08-23. Beñat Katarain azkarrena Lakuntzako Guardetxe Igoeran (1:00:18). Garai batean ospatzen zen Guardetxe Igoera berreskuratu zuten Lakuntzan, herritik Aralarko guardetxera igo eta jaisteko erronka. 15 korrikalari aritu ziren.
-2014-08-29. Jose Javier Zabaleta eta Irujo Donostia Hiriko txapeldunak. Aimar Olaizola eta Ibai Zabalari 22-12 irabazi zieten final ikusgarrian.
-2014-08-31. Vueltaren "erabilera politikoa" salatzeko ESAIT-en txirrindularitza martxa. 100 txirrindulari inguruk erantzun zioten deialdiari, eta Vueltak Sakanan egindako ibilbidea burutu zuten, Uharte Arakildik Aralarrera igoz.
Iraila
-2014-09-01/02. Irurtzungo Haur Botxa Txapelketako finalak. Abuztuaren bukaeran hasitako txapelketan 34 partaide aritu ziren. Finaletan, lehenengo kategorian Aitor Albizuk, Lucia Sagardiak eta Julen Martiarenak osatutako taldeak irabazi zuen eta bigarren finalean Yago Albizuk, Julen Martirenak eta Mikel Arregik osatutakoak.
-2014-09-02. Patxi Ciak 24 ordutan 10 aldiz jarraian igo zuen Aralarko San Migel Uharte Arakildik. Nafarroako Alzheimer Gaixoen Familien Elkatearen aldeko erronka izan zen.
-2014-09-03. Vuelta Sakanan. Lizarraldetik sartu zen Vuelta Sakanara, Lizarragako portutik, 16:40 inguruan. Etxarri Aranatz, Arbizu, Lakuntza eta Arruazu pasa ondoren, Uharte Arakilgo pistara iritsi ziren txirrindulariak. Etengabeko erasoen ondoren, Astanako Fabio Aru italiarrak azken erasoa jo eta bakarrik iritsi zen San Migelera,
Juan Mari Guajardo speaker altsasuarrak eta Euskadi Irratiko Arritxu Iribarrek, euskaraz, egin zuten etaparen kontakizuna San Migelen. Burunda eta Aralar Klubeko Txirrindulariek argazkia atera zuten Guajardorekin podiumean. Portua eta ibilbidea jendez gainezka zeuden. Ikurriña erraldoien eta euskal ikurren presentzia nabarmena izan zen ibilbidean. Aipatzekoa Rural Kutxak sortutako marea berdea, milaka kamiseta oparitu baitzituen, eta Guardia Zibilen presentzia. Uharte Arakilen pantaila erraldoia jarri zuen Rural Kutxak eta barratan aterako dirua Uharte Arakilgo Udalari eman zion aipatu kutxak. Horretaz gain, Bizikleta Solidarioari esker milaka kilo jaki eman zizkion Nafarroako Elikagai Bankuari.
-2014-09-03/05. Vueltaren ondorengoa: zaborra nonahi Aralarren. Ikusleek zaborra pila utzi zuten eta antolatzaileak bi egunetara hasi ziren garbitzen, horrek sortutako kritika eta haserreekin.
-2014-09-05. Zabaleta-Irujorendako Lekeitioko txapela. Final lehiatu eta estuan, Xala eta Zubietari 22-21 irabazi zieten.
-2014-09-06. Erbiti hirugarrena La Camperonan. Vueltako La Camperona mendatean despeditu zen etapan hirugarrena izan zen Erbiti, Hesjedal irabazletik 30 segundora.
-2014-09-06/07. Altsasuk eta Etxarrik erregional mailari ekin zioten. Bi taldeen helburua hurrengo denboraldian preferente mailara igotzea izango da. Altsasu Futbol Taldeak 13 talde ditu, 220 neska-mutiko guztira.
-2014-09-07. Jabi Moreno seigarrena X. Usurbe Igoeran (4,7 km). 84 korrikalarien artean seigarrena izan zen etxarriarra.
-2014-09-08/2014-11-14. 234 haur Ikastetxeetako Igeriketa Ikastaroan. Mank-ek antolatuta, Sakanako ikastetxeetako LH-ko 2. mailako 234 haurrek parte hartu zuen.
-2014-09-10. Jorge Azanza Euskadi Txirrindularitza Fundazioko afizionatuen talde berriko kirol zuzendari. Euskadi Fundazioak zabaldu zuenez, elite-amateur talde berriko kirol zuzendarietako bat izango da Azanza.
-2014-09-11/21. Alberto Ongayk urrezko domina Mexikoko Pilota Mundialetan. Esku pilotako buruz buruko finalean Ongayk 10-9 eta 10-7 irabazi zion Fernando "Momo" mexikarrari.
-2014-09-12. Magna Nafarroa Xotak lehen mailako 2014-2015 ligari ekin zion. Imanol Arregi irurtzundarrak 9. urtez zuzenduko duen taldean 4 irurtzundar daude: Daniel eta Javier Saldise, Asier Llamas eta Roberto Martil. Helburua, ahalik eta goien sailkatzea, Kopa eta play offak jokatzeko.
-2014-09-13. Olaizola, Errandonea eta Elezkano I-Gorriti txapeldun Altsasun. 45. Otadiko Kristo Deuna Pilota Torneoaren finalak irabazi zituzten. Jubeniletan, Espinali 7-8 irabazi zion Olaizolak, 22 urtez azpikoen lau t´erdian Errandoneak 15 tantotan utzi zuen Joanes Bakaikoa etxarriarra eta binakakoan Elezkano I.a-Gorritik 22-20 irabazi zioten Azpiri-Irustari.
-2014-09-13. Nazabalek EH-ko finalerako txartela lortu zuen. Euskal Herriko Maila Nagusiko Aizkora Txapelketako kanporaketan 11 aizkolarietatik seik lortu zuten finalerako txartela: Atutxak, Nazabalek, Otañok, Olasagastik, Azurmendik eta Otaegik.
-2014-09-13. Iraitz Goñi Larra-Larrañen txapeldun. Larra-Larrañe Nazioarteko Martxa Zikloturistako ibilbide laburrean (100 km) nagusitu zen arbizuarra.
-2014-09-14. Lagun Arteak garaipenarekin hasi zuen preferente mailako 2014-2015 denboraldia. 3. mailatik jaitsi eta gero, taldearen helburua hurrengo denboraldian 3. mailaren eta preferente mailaren artean sortuko den Kategoria Autonomikoa kategoria berrira igotzea izango da.
-2014-09-15. Altsasuko 85. Txirrindularitza lasterketa Francesc Zuritarendako. Sprint estuan nagusitu zen Zirauna-Infisport taldeko kataluniarra.
-2014-09-19. Bakaikoa Lodosako Torneoko txapeldunordea. Promesen mailan Joanes Bakaikoari eta Mariezkurrenari 22-11 irabazi zieten Lasok eta Olaizolak.
-2014-09-19.Mikel Ollo eta Xabier Goñi garaile Iratxo Binakako Botxa Txapelketan. 12-8 irabazi zieten Marian Morenori eta Santos Iragiri.
-2014-09-20. Javi Moreno eta Izaskun Beunza garaile Ergoienako Biran. 69 korrikalari lehiatu ziren proban.
-2014-09-20. Nordin Jdik Ultra Pirineu (103 km) osatu zuen. 1.043 korrikalarien artean lakuntzarra 427. postuan iritsi zen, 22 ordu t´erdiko denbora eginez.
-2014-09-21. Aitor Osak Uharte Arakil-Beriain km bertikaleko errekorra apurtu zuen (40:21). 199 korrikalarien artean 38 sakandar aritu ziren. Aritz Munarriz 5.a sailkatu zen (46:00).
-2014-09-21. Fernando Urra txapeldun Los Arcosen. Zona Norte Txapelketarako baliagarria zen supermotard lasterketa irabazi zuen.
-2014-09-21. Etxarri Aranatz erregionaleko lider berria. Etxarri Aranatz futbol taldeak erregional mailako lidergoa eskuratu zuen, Salesianosi 6-0 irabazi eta gero. Altsasu 4. postuan zegoen.
-2014-09-26. Bakaikoa Javier Hernandez Memorialeko txapelduna. Jon Olaizolarekin batera, Aitor Etxeberriari eta Oier Etxebarriari 22-21 irabazi zieten.
-2014-09-27. Murgiondo txapeldunorde Cortesen. Fidel San Martin Memorialeko finalean Elizaldek eta Larrayak 22-9 irabazi zieten Murgiondori eta Minari.
-2014-09-28. 400 partaide inguru 21. Sakanako Bizikleta Egunean. Mank-ek Burunda eta Aralar taldeen laguntzarekin antolatuta, Irurtzun eta Lizarraga batu zituen eta arrakastatsua izan zen oso.
-2014-09-27. Zabaletak eta Ezkurdiak ardoaren desafioa lortu zuten Asperendako. Ezkurdiak Beroizi 22-5 irabazi zion eta Zabaletak eta Gorkak 22-10 hartu zituzten menpean Artola eta Aretxabaleta.
-2014-09-27. Irati Astondoa Nafarroako Trontza Txapelketa Mistoko txapeldunordea. Mikel Eugirekin bikotea osatuta, txapeldunordeak izan ziren.
-2014-09-27/28. Elkarteen Arteko Botxa Txapelketan Iratxo txapeldunorde. 11 talde lehiatu ziren eta finalean Txantreako David eta Valentin Katxitxak 15-7 irabazi zieten Iratxoko Pakitari eta Aliziari.
-2014-09-28. Egea eta Sevillano azkarrenak 8. Olatzagutia-Urbasa mendi lasterketan (23,2 km). 312 korrikalarien artean 50 sakandar aritu ziren. Jose Luis Beraza izan zen lehen sakandarra, helmugan 7.a izan ondoren (1:59:31) eta emakumezkoetan Izaskun Beunza (2:35:40).
-2014-09-28. Zubieta txapeldun sanmateotan. Irujorekin batera, San Mateoetako Binakako Torneoko finalean 22-5 irabazi zieten Victorri eta Albisuri.