Lastaila
-2014-10-04. Altsasuko Bargagain taekwondokoak bikain Baza Sport Txapelketan. Estatu osoko 650 taekwondolari lehiatu ziren. Ane Gilek urrea lortu zuen, Patxi Bergerak zilarrezkoa eta Aaron Agirretxek brontzezko domina. Yoel Agirretxek debut ona egin zuen eta Oiane Palomaresek brontzezko domina lortu zuen juniorretan.
-2014-10-04. Pantxo Egozkue izan zen azkarrena 34. Urbasako auto igoeran. 60 pilotu lehiatu ziren eta sorpresa emanez Egozkue nagusitu zitzaien Arkaitz Ordokiri eta Joseba Iraolari. Sakandarren artean Garikoitz Flores (BRC) izan zen azkarrena, 4. postuan sailkatuta.
-2014-10-05. Nazabalek Nafarroako Lehen Mailako bere 9. txapela jantzi zuen Etxarri Aranatzen. Ferietan jokatutako finalean irabazi zuen etxarriarrak (33:33), Rekondori 3 minutuko errenta aterata. Hala ere, disko-hernia batek arazoak ematen dizkiolako Euskal Herriko Maila Nagusiko Txapelketako finalean aritzeari uko egingo diola azaldu zuen.
-2014-10-05. Mikel Beunza eta Nerea Amilibia garaile Etxarri Aranazko 39. Mendira Joan Etorrian. 104 korrikalari lehiatu ziren, tartean 39 sakandar. Beraza 4.a izan zen, Munarriz 5.a eta Katarain 8.a. Lehen emakume sakandarra, Izaskun Beunza.
-2014-10-05. Mendizale ugari Altsasun ospatutako Nafarroako Mendiko Kluben egunean. Dantzaleku Sakana talde antolatzaileak 2 ibilbide prestatu zituen, laburrena gazteendako. Bazkariaren ondoren Antonio Salgado, Pello Iglesias, Luis Mari Lopez eta Andres Bengoetxea omendu zituzten.
-2014-10-07 / 2015-06-. Fibromialgia eta neke kronikoa dutenendako ikastaroaren hasiera. Altsasun eta Irurtzunen, Mank-ek eta AFINAk antolatuta.
-2014-10-10. Magnak eta Xotak urtebeteko akordioa sinatu zuten. Horren bidez, Magnesitas de Navarrak beste denboraldi batez jarraituko du Xotako babesle nagusi izaten.
-2014-10-10. Kongoko Katumbi fútbol akademiako bi futbolari eta entrenatzailea Etxarri Aranatzen. Angers hiritik Madrileraino oinez egiten ari ziren ibilbidearen barruan, Etxarrira iritsi ziren, bertako futbol taldearekin entrenatu eta afaltzeko. Lo egin ondoren, hurrengo egunean ibilbidearekin jarraitu zuten.
-2014-10-11. Irristaketako Txikien Ligari agur. Txikien Ligako finalean diploma eta trofeoa jaso zuten bertan lehiatu diren irristalariak, tartean Sakana Irristaketa Taldekoak.
-2014-10-12. Zabaletak lau t´erdiko derbyan debutatu zuen, porrotarekin. Aritz Lasak 22-8 irabazi zion Etxarrengoari. Entrenatzeko nahikoa denborarik ez zuela izan eta kaiolako distantziara egokitzea falta izan zitzaiola onartu zuen Zabaletak.
-2014-10-11. Munarriz 10.a Anboto Km bertikalean. 222 korrikalarien artean 13 sakandar aritu ziren eta primerako maila eman zuten.
-2014-10-15. Ezkurdiak eta Lasak materiala aukeratu zuten Altsasun. Urriaren 17an Altsasun lau t´erdiko txapelkeltako partidarako materiala aukeratu zuten bi pilotariek.
-2014-10-17. Ezkurdia lau t´erdian aurrera. Altsasun Aritz Lasaren kontra jokatutako final zortzirenetan 22-8 gailendu zen arbizuarra.
-2014-10-18/19. Ioseba Fernandez Espainiako txapelduna. Iruñean jokatutako Espainiako Pistako Irristaketa Txapelketetan Ioseba Fernandezek 300 metroko erlojupekoa irabazi zuen eta bigarrena izan zen 500 metro sprintean.
-2014-10-18. Inoizko onddo lasterketarik arrakastatsuena: 280 korrikalari proba nagusian eta 138 gaztetxo 35. Eskola Arteko Krosean. Dantzaleku Sakana Atletismo Klubak antolatutako proba herrikoiak errekor guztiak apurtu zituen. Onddo lasterketako 280 korrikalarietatik 113 emakumezkoak izan ziren.
-2014-10-18.Alex Mariñelarena Navarider Dayko ohorezko kide. Ia 400 moto gidarik parte hartu zuten Motorutas Moto Club taldeak antolatutako Navarider Day festan. Tartean, Los Arcoseko zirkuituan Alex Mariñelarena pilotua omendu zuten.
-2014-10-18. Iribarren eta Carballo banakako Iratxo Botxa txapelketako txapeldunak. Haurren mailako finalean Julen Iribarrenek 15-13 irabazi zion Aitor Albizuri eta helduetan Iñigo Carballok 15-0 Asensio Galartzari.
-2014-10-24. Lau t´erdian Olaetxearen kontra galdu zuen Ezkurdiak. Lau t´erdiko final laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldian, 22-13 irabazi zion Olaetxeak Ezkurdiari.
-2014-10-25. Mikel Zubiria eta Izaskun Beunza azkarrenak 14. Sakanako Herri Lasterketa-Burundesa Sari Nagusian. Mank-en Irurtzunen antolatutako herri lasterketan 136 korrikalarik hartu zuten parte eta 4.a izan zen Javi Moreno izan zen lehen sakandarra.
-2014-10-25. Sakandar ugari Iruñeko Harresietako Gaueko Lasterketan. Guztira 2.800 korrikalari baino gehiago lehiatu ziren. 5 km-ko proban 15 sakandar aritu ziren, 10,5 km-koan 9 eta 21 km-koan 6.
-2014-10-25.II. Futsalsakana Areto Futbol Txapelketa abian. 8 talde hasi ziren lehiatzen Uharte Arakilen jokatzen den txapelketan.
-2014-10-26. 10 talde Kimuen Futbol 8 Topaketan. Mank-ek antolatutako jardunaldiak abiatu ziren Dantzalekun.
-2014-10-26. 120 mendizale Euskaraz Bizi Nahi Dut mendi ibilaldian. Arakilgo eta Irurtzungo Udalek eta Aizpea Euskara Taldeak Egiarretako Itxasperritik antolatutako mendi ibilaldia 120 pertsonak burutu zuten. Txikiendako eta helduendako ibilaldia izan ziren.
-2014-10-26. Aritz Munarriz bigarrena VI. Galdames Igoeran. Mikel Beunza (40:47) irabazletik 18 segundora sartu zen etxarriarra (41:05).
Azaroa
-2014-11-04. Magna Errege Kopatik kanpo. Final laurdenetan Santiago Futsalekin laura berdindu zuen Magnak eta penaltyetan 5-4 galdu zuen Magnak.
-2014-11-05. Joanes Bakaikoa, Nafarroako jubenilen buruz buruko txapelduna. Finalean etxarriarrak 18-2 irabazi zion Julen Juankorenari Labriten jokatutako finalean.
-2014-11-06/15. Ioseba Fernandez Munduko txapelduna Abiadurako Irristaketako Mundialetan. Argentinako Rosarion jokatutako mundialetan iturmendiarrak zilarrezko domina lortu zuen zirkuituko 200 metroko erlojupekoan eta urrezkoa 500 metro sprintean, Pedro Causil kolonbiarraren eta Michael Mulder holandarraren aurretik.
-2014-11-07. Rural Kutxa-Seguros RGA Tuteran kontzentratuta. Talde profesional kontinentala eta afizionatua elkarrekin kontzentratu ziren, 2015 denboraldia prestatzeko. Afizionatuen taldea Alberto Mazkiaran altsasuarrak zuzenduko du eta Odei Juango txirrindulari lakuntzarrak jarraituko du.
-2014-11-09. Sakanako I. Saskibaloi Topaketak abian. Mank-ek antolatuta, Altsasu eta Irurtzun klubetako eta Andra Mari ikastolako taldeak ariko dira, premini mailakoak (8-10 urte).
-2014-11-09. 96 sakandar 50.Behobia-Donostian. 30.700 korrikalarik parte hartu zuten lasterketan (21 km). Iñaki Martiarena (1:14:30) eta Izaskun Beunza (1:29:24) izan ziren sakandar azkarrenak.
-2014-11-09. Jose Luis Beraza txapeldun I. Tresvisoko Lasterketa Bertikalean. Picos de Europako proban (6 km, 900 m desnibela) uhartearra azkarrena izan zen 73 korrikalarien artean (41:56).
-2014-11-14. Goizeder Beltza laugarrena Nafarroako II. Mailako Aizkora Txapelketan. Donezteben jokatutako finalean Iker Vicente izan zen txapelduna (15:08). Goizeder Beltza laugarrena sailkatu zen (19:3).
-2014-11-15.Sergio Garcia de Eulate zortzigarrena Ikaztegietan. 10 km-ko lasterketan 95 korrikalari aritu ziren eta altsasuarra bikain aritu zen.
-2014-11-15.Iker Mintegi txapelduna eta Fermin Azkargorta eta Iñigo Maiza txapeldunak Nafarroako Duatloi Nafar Kirol Jolasetan. Lizarrako Nafarroako Triatloi Galan jaso zituzten sariak. Kimuetan Iker Mintegi txapelduna izan zen, haurretan Fermin Azkargorta txapeldunordea eta kadetetan Iñigo Maiza txapeldunordea. Gainontzeko sakandarrek postu ederrak lortu zituzten.
-2014-11-15.Flores 5.a eta Garcia de Eulate 6.a Nafarroako Triatloi eta Duatloi Zirkuituan. Lizarrako Nafarroako Triatloi Galan Nafarroako Triatloi eta Duatloi Zirkuituko sariak banatu ziren. Tartean, Igor Flores 5.a izan zen, Sergio Garcia de Eulate 6.a, Javier Borrega 13.a eta Juan Luis Maiza 17.a.
-2014-11-16. Ezkurdiak agur lau t´erdiari. Final laurdenetako ligaxkako 3 jardunaldiak galduta txapelketari agur esan zion pilotari arbizuarrak.
-2014-11-21.IX. Sakanako Nesken Pala Txapelketa hasi zen. Guztira 26 bikotek eman zuten izena: 3 benjaminen mailan, 3 kimuen mailan, 5 haurren mailan, 3 kadeteen mailan, 8 helduen 2. mailan eta 4 helduen lehen mailan.
-2014-11-22. Imanol Arregi eta Javi Eseverri omenduak Murtzian. El Pozo Murcia taldeak omendu zituen, "Eseverri kategoriako jokalari beteranoena delako eta Arregi talde berbera entrenatzen urte mordoxka daramalako".
-2014-11-22. Beti-Gazte eta Berriozar Nafarroako Sokatira txapeldunak Lakuntzan. Nafarroako Goma Gaineko Gizonezkoen 600 kilotan Beti-Gazte nagusitu zen eta Talde Mistoetan Berriozar.
-2014-11-23. Sakandarrek agur BTT denboraldiari. Lizarrako Hiria Klasikoan Mikel Otxoa, Mikel Irigoien, Asier Juanez eta Alex eta Mikel Uncilla lehiatu ziren.
-2014-11-24. Gaztetasunaren Balioaren Saria Alex Mariñelarenarendako. Nafarroako Gobernuak istripu larria izan zuen pilotu irurtzundarrari eman zion Gaztetasunaren Balioaren Saria. "Nafarroako gazteendako eredua da, ezbeharrak gainditzeko grinagatik, amore ez emateagatik eta horrenbeste esfortzu egin ondoren lortutakoa berriro berreskuratzeko egiten duen borrokagatik" azaldu zuen Yolanda Barcina presidenteak.
-2014-11-24. Aspeko pilotariak Bodegas Marco Realen. Logroñoko San Mateotako ardoaren desafioan irabazitako 1.200 ardo botilak jaso zituzten. Tartean izan ziren Jose Javier Zabaleta, Aitor Zubieta eta Joseba Ezkurdia.
-2014-11-30. Lasa txapelduna eta Aristorena, Ansotegi eta Parot Nafarroako txapeldunordeak. Nafarroako Emakumeen Paleta Goma Txapelketako finaletan, senior mailan San Migeleko Munetak eta Larrionek 30-29 irabazi zieten Oberenako Yanira Aristorena etxarriarrari eta Kontini. 22 urtez azpiko finalean Oberenako Murillo eta Irati Lasa etxarriarrak 30-28 irabazi zieten Gure Pilotako Ansotegi eta Parot etxarriarrei.
-2014-11-30. Iñaki Martiarena hirugarrena Eretza igoeran (14,4 km). Sodupeko proba 147 korrikalarik osatu zuten. Aitor Prieto (1:10:45) izan zen azkarrena eta Martiarena uhartearra hirugarrena (1:12:21).
Abendua
-2014-12-01/02. Dani Saldise eta Pablo Ibarra 21 urtez azpiko Espainiako selekziora. Espainiako 21 urtez azpiko areto futbol selekzioak Txekiako Errepublikaren kontra jokatutako bi lagunarteko partidetarako konbokatu zituzten Magna Xotako 2 jokalariak.
-2014-12-03. Joanes Bakaikoa Nafarroako Gazteen lau t´erdiko txapelduna. Guillermo Mazo Memorialeko finalean Unai Lasori 18-6 irabazi zion etxarriarrak.
-2014-12-08. Antonio Etxeberria eta Elena Calvillok irabazi zuten Altsasuko Barricarte Memoriala. Zubeztia elkarteak antolatutako herri lasterketaren 34. edizioan 216 korrikalarik hartu zuten parte eta Javi Moreno eta Izaskun Beunza izan ziren lehen sakandarrak. Morenok eta Beunzak irabazi zuten Sakanako X. Atletismo Kopa-Lasa Kirolak Saria.
-2014-12-08. Sociedad Deportiva Alsasua futbol taldeen aurkezpena. Altsasuko futbol taldean 235 jokalari arituko dira 2014-2015ean, 15 taldetan banatuta. Dantzalekun egin zuten aurkezpena.
-2014-12-09. Pablo Urtasun Japoniara eta Xabier Zabalo Norvegiara. Txirrindulari urdiaindarrak azaldu zuen Team Ukyo talde kontinental profesionalean ariko dela 2015ean. Bestalde, txirrindulari olaztiarrak adierazi zuen Norvegiako Sepura Toyota Racing with Birk BTT taldearekin 2015erako akordioa sinatu duela.
-2014-12-12. 2013-2014ko Sakanako kirolari onenek saria jaso zuten Arruazun. Arruazuko ostatuan burututako ekitaldian, Joanes Bakaikoa, Maialen Aramendia, Aritz Munarriz, Sara Lizarraga, Javi Moreno, Mari Gwen Davies, Sakanako Irristaketa Taldea, Andra Mari ikastolako herri kirol taldeak jaso zuten kirolari onenen izendapena. Luis Martilek eta Ricardo Lopez de Sabandok aipamen berezia jaso zuten.
-2014-12-12. Magna Xota Espainiako Kopa jokatzeko sailkatuta. Uruguay Teneriferi 4-1 irabazi ondoren, lehen mailako sailkapenean 7. postura igo zen Magna Xota, eta 2015eko martxoan jokatuko den Espainiako Koparako sailkatu zen.
-2014-12-13/14. Iskiza Sakana Espainiako Gimnasia Erritmikoko Txapelketan bikain. 43 talde parte hartzaileetatik Iskiza talde sakandarreko gimnastak 27. postuan sailkatu ziren.
-2014-12-13. Javier Cinzak irabazi zuen Sakanako Xake Txapelketa. Arruazuko ostatuan jokatutako txapelketan 23 xakelari aritu ziren. Javier Cinza izan zen txapelduna, Ivan Iturralde 16 urtez beherako onena eta Cesar Razkin lehen sakandarra.
-2014-12-13. Nafarroako Txirrindularitza galan sakandarrek bere tokia. Itaroan ospatutako galan txirrindulari sakandarrek aipamena jaso zuten, 2014ean egindako lanagatik. Burunda Klubetik Iker Mintegi, Iosu Jaka, Ailetz Lasa, Iosu Etxeberria eta Ibai Azurmendi aipatu zituzten. Burunda klubean trebatu eta egun Beasaingo Cafen dabilen Maialen Aramendia iturmendiarrak aipamen berezia jaso zuen tartean Espainiako txapelketetan taldeko erlojupekoa irabazteagatik.
-2014-12-14. Axio Flores, Juanito Erdozia, Juan Mari Nazabal eta Manolo eta Jaime Gorriti aizkolariak omenduak. Bakaikun ospatutako Sakanako Herri Kirol Jardunaldi arrakastatsuan omendu zituzten Sakanako aizkolari beteranoak. Axio zenaren semeak, Alainek eta Iurgik jaso zuten aitaren oroigarria. Herri kirolen urteko azken festan aizkolariak, trontzalariak, tiratzaileak eta harri jasotzaileak aritu ziren lanean.
-2014-12-14. Derbia Etxarrirendako. Erregional mailan dabiltzan Etxarrik eta Altsasuk derbi ederra jokatu zuten San Donato zelaian. Etxarri Aranatz liderrak irabazi zuen, 6-1.
-2014-12-14. Izaskun Beunza bigarren emakumea Txantreako herri krosean. 1.100 korrikalari aritu ziren lasterketan. Migel Aristu eta Ana Ollo izan ziren azkarrenak eta olaztiarra bigarren emakumea izan zen (31:48).
-2014-12-16. Zubieta Asegarcera Binakakoan Berasaluzerekin aritzeko eta Ezkurdia-Zabaleta atzera ere elkarrekin. 2015eko Binakako Txapelketa aurkeztu zuten Marco Real upategietan. Aitor Zubieta pilotaria Asegarceko pilotari izatera pasa da txapelketak irauten duen bitartean, etxarriarrak Berasaluze II.arekin bikoa osatzeko. Joseba Ezkurdiak eta Jose Javier Zabaletak bikotea osatuko dutela iragarri zuten ere.
-2014-12-20. Aritz Munarriz 9.a Huescako Pico del Aguilan. Pirinioetako III. Turron Skyrace Pico del Aguilan 115 korrikalariren artean 9.a izan zen etxarriarra (30:13). Antonio Salgado 64.a izan zen (39:45).
-2014-12-21. Aralar mendizalez lepo 50. Mendigoizale egunean. Eguraldi bikainaren laguntzarekin ospatu zuten mendizaleek Mendigoizale eguna. Oinez itzo ziren Aralarrera, meza entzun, auzatean bildu eta bapo pasatzeko.
-2014-12-21. Jorge Azanzak lehen entrenamendua zuzendu zuen. Jorge Azanzak bere lehen entrenamendua zuzendu zuen Fundación Ciclista Euskadi talde amateurrean, taldeko kirol zuzendari moduan, Sakanan.
-2014-12-21. Iñigo Aritza ikastolako Pilota Txapelketako finalak erabakita. Txapelketan ikastolako 44 ikaslek hartu zuten parte eta final ederrak jokatu ziren, 7 kategoriatan. Patxi Azpeitia, Iker Agudelo, Araitz San Roman, Angel Vergara, Izadi Reparaz, Urko Gartzia eta Gorka Ansa izan ziren txapeldunak.
-2014-12-27. IX. Sakanako Nesken Pala Txapelketaren finalak, erabakita. Txapelketan 26 bikote lehiatu ziren. Benjaminetan Maria-Ane, kimuetan Elorri-Izaro, haurretan Uxue-Ainhoa, kadeteetan Irati-Aroa, gazteetan Ane-Irati, helduen 2. mailan Uxue-Uxue eta helduen lehen mailan Nagore-Itsasne nagusitu ziren.
-2014-12-27.100 saskibaloi jokalari CBASK-en. Altsasuko Saskibaloi Klubak 2014-2015 denboraldia aurkeztu zuen. 9 talde izanen ditu CBASKek, 100 saskibaloi jokalari pasa guztira. Ekitaldian Juan Jose Marin Memoriala jokatu zen eta CBASK-ek 55-52 hartu zuen menpean Araiako Alipendi.
-2014-12-27/28. Arbizu K.T., Irurtzungo 12+12 areto futbol txapelketako txapeldun. Final oso estuan Arbizuk 3-1 hartu zuen menpean Gunea Taberna.
-2014-12-31. Urteari agurra mendian. Irurtzunen Ergako Trinitatera, Lakuntzan Lakuntzaskoarrira, Altsasukoak eta Olaztikoak Aizkorrira eta beste mendizale askok Aralarrera eta Beriainera jo zuten urtea despeditzera.
-2014-12-31. 63 txirrindulari 32. San Silbestre-Urbasako Igoeran. Altsasutik Urbasara igo ziren urtea despeditzera. Bueltan auzatea eta oroigarriak jaso zituzten.
-2014-12-31.667 korrikalari Altsasuko 36. San Silbestre-Mario Memorialean. Errekor guztiak apurtuz, 516 korrikalari aritu ziren proba nagusian eta 151 kategoria txikietan. Ibai Huarte (14:46) eta Izaskun Beunza (17:19) izan ziren azkarrenak.