Movistarrek tourra irabazi eta talde onena izaten jarraitu nahi du

Guaixe 2015eko urtarrilaren 12a

Taldearen aurkezpena egin zen ostiralean. Erbitik eta Arrietak taldean jarraitzen dute

Ostiralean aurkeztu zuten 2015eko Movistar txirrindularitza taldea, Madrilen. Eusebio Unzue managerrak azaldu zuenez, Tourra irabaztea, orduaren errekorra lortzea eta taldekako UCIko rankinga atzera ere irabaztea izango dira taldearen helburu nagusiak. 28 txirrindulari izanen ditu taldeak, eta bertan jarraituko du Hiriberriko Imanol Erbitik, 2005ean talde honekin debutatu zuenetik egin duen moduan. Hortaz, Movistarrekin bere 10. denboraldia izango da. Horretaz gain, Jose Luis Arreita uhartearrak zuzendari moduan jarraituko du Movistarren.
Nairo Quintana izango da Tourra irabazteko talde burua. Alejandro Valverderen helburua, aldiz, Vuelta izango da.