Elomendiko Futbol Txapelketan 2. fasean murgilduta daude. A multzoan, asteburuan Egiarretak 3-1 hartu zuen menpean Unziti. Garaipen horri esker, lider jarraitzen du Egiarretak (19 puntu), hain zuzen ere Unzitiri 6 puntu aterata (13 p.). Asteburuan sailkapenean 6.a den Ororbia izango du aurkari Egiarretak.
Bestalde, B multzoan Arakilgo Zalduak bina berdindu zuen Elomendirekin. Sailkapenean Maldartea da lider, 14 punturekin. Zaldua 5.a da, 11 punturekin. Asteburuan sailkapenean 2.a den Modernillo taldearen kontra ariko da Zaldua.