Sakandarrak X. Araitz Beteluko krosean

Guaixe 2015eko urtarrilaren 13a

Javier Nagorek eta Izaro Rubiok irabazi zuen proba nagusia

Sakandarrak X. Araitz Beteluko krosean
1.Javier Nagore: 25:06
28.Mikel Berdud: 29:03
31.Juan Luis Maiza: 29:10
36.Jose Javier Maiza: 29:20
78.Santi Agirre: 32:14
88.Carlos Manero: 33:34
94.Iñaki Morillas: 34:02
109.Amaia Etxeberria: 36:00
115.Maite Zabaleta: 36:54
131.Migel Chamorro: 38:42
143.Joxe Mari Mercero: 39:48
145.Josi Reparaz: 40:34
159.Belen Mendoza: 43:24

Igandean jokatu zen X. Araitz-Beteluko Krosa (7,7 km), Betelun. Proba nagusian 180 korrikalarik hartu zuten parte, eta kadeteenean 13k. Aldiz, kategoria txikietan 90 neska-mutiko aritu ziren. Guztira, beraz, 270 korrikalarik erantzun zioten deialdiari. Proba nagusia Betelu, Arribe eta Atallu artean gauzatu zen, eta Javier Nagore (25:06) eta Izaro Rubio (29:57) izan ziren azkarrenak. 12 sakandar aritu ziren lehian eta azkarrena Mikel Berdud izan zen, helmugan 28.a (29:03).

Kadeteetan Fermin Azkargorta txapeldun
Kadeteen lasterketan 13 korrikalarik hartu zuten parte eta azkarrena Fermin Azkargorta iturmendiarra izan zen (11:35). Oihan Perez altsasuarra hirugarrena sailkatu zen (12:58), Xabier Martirena altsasuarra 6.a (13:52) eta Leire Maiza etxarriarra 7.a (14:04).