Foru poliziak jakinarazi duenez, hilaren 4ko gauean Etxeberritik Madotzera daraman errepidean legez kanpoko auto lasterketa bat egon zitekeela jakin zuen. Inguruan kontrola ezarri eta 17 ibilgailu geldiarazi zituzten. Gidarien eta autoen dokumentazioa aztertzearekin batera. Horretaz aparte, gidari guztiei alkoholemia proba egin zieten eta inork ez zuen positiborik eman. Drogen testa zortzi gidarik pasa behar izan zuten eta haietako batek kanabis positiboa eman zuen.
Foruzaingotik gogorarazi dute errepideetan baimendu gabeko lasterketak egitea arau hauste larria dela eta, horregatik, gida baimeneko sei puntu eta 500 euroko isuna jartzen dela.