Eloy Velasco epaileak Fran Balda espetxeratzea erabaki eta hura salatzeko 200 bat pertsonek herri batzarra egin eta ondoren kontzentrazioa egin dute plazan. Atxilotuen askatasuna eta polizia indarrek alde egitea eskatzen zuten kartelak erakutsi dituzte. Bildutakoek "egun hauetan jaso diren eraso ez demokratikoen erantzun zabalak antolatzeko" deia egin dute. Aldi berean, bi mobilizazioetan parte hartzera deitu dituzte herritarrak. Batetik, larunbatean, 17:00etan, Donostian makina bat euskal eragilek deitutako manifestaziora joatea. Bestetik, eta Baldaren atxiloketa salatzeko, otsailaren 1ean Arbizun eginden den Sakana mailako manifestaziora deitu dute.