Futsalsakana txapelketako 9. jardunaldia jokatuko da asteburuan

Guaixe 2015eko urtarrilaren 16a

Arbizu K.T.

Uharte Arakilen jokatuko dira partidak, ostiralean eta larunbatean

Asteburuan Futsalsakana Txapelketako 9. jardunaldia jokatuko da Uharte Arakilgo pilotalekuan. Aurreko asteburuan 8. jardunaldikoak jokatu ziren, eta, tartean, Auzomotojorik talde etxarriarrari 6-8 irabazi zion Bunker talde altsasuarrak. Partida estu eta zirraragarrian. Etxarriarrak 5-4 aurreratu ziren, baina minutu gutxitan Bunkerrek euren asmoak zapuztu zituen eta 6-8 gailendu zen.

Momentuz Arbizu da lider (16 puntu), Bunker puntu eskas batera duela. Racing San Migel da 3.a (11 puntu), Arbizu harrobia 4.a (9 p.), Hijos de perla 5.a (7 p), Auzomotojorik eta Back Street Boys hurrenak (6 p.) eta Iturmendi azkena (0 p.).

9. jardunaldia (Uharte Arakilen)
Ostiralean
20:00etan: Arbizu K.T. – Hijos de perla
21:00etan: Iturmendi – Back Street Boys
Larunbatean
15:00etan: Arbizu harrobia – Auzomotojorik
16:00etan: Bunker – Racing San Migel

Arbizu Irurtzungo 12+12 areto futbol txapelketako txapelduna
Abenduaren 27an eta 28an jokatu zen La Guan taldeak antolatutako Irurtzungo 12+12 orduko areto futbol txapelketa. Finalerako Arbizu K.T. eta Gunea Taberna sailkatu ziren. 350 zaleren aurrean jokatuako final lehiatuan, Arbizu izan zen txapelduna (3-1).