Aitor Zubietak eta Pablo Berasaluzek 22-17 irabazi zieten Altuna III.ari eta Migel Merinori, ederki sufrituta. Hasieran bikain aritu ziren Zubieta eta Berasaluze eta 9-1 aurreratu ziren markagailuan, baina errenta hori alperrik galtzen utzi zuten eta partida irabaztea izugarri kosta zitzaien.
Berasaluzek sekulako maila emanez hasi zuen partida. Atzean Zubietak agintzen zuela probestuz, tanto ikusgarriak egin zituen bizkaitarrak, eta 9-1 aurreratu ziren. Baina Berasaluzek behera egin zuen, akatsak pilatzen hasi zen eta arerioek egoera bikain aprobetxatu zuten Altunak eta Merinok, egoerari buelta eman eta 13-15 aurreratzeko. Orduan Berasaluzek eta Zubietak egoerari buelta ematen jakin zuten eta, sufrituta, 22-17 irabazi zuten. Jokatutako 5 partidetatik 3 irabazi dituzte Zubietak eta Berasaluzek.
Gaur Ezkurdiaren eta Zabaletaren txanda: Retegi eta Valgañon (Rezustaren partez) izanen dituzte aurkari, Tolosako Beotibarren, 16:30ean
Binakako 5. jardunaldiko azken partida gaur hartuko du Tolosako Beotibarrek, 16:30ean. Orain arte partidarik galdu ez duten Joseba Ezkurdia arbizuarrak eta Jose Javier Zabaleta etxarrendarrak Retegi Bi eta Rezusta ordezkatuko duen Cecilio Valgañon izanen dituzte aurkari. Sakandarrek irabazi nahi dute, txapelketako lider izaten jarraitzeko, eta, printzipioz, faboritoak dira. Baina Retegi Bik eta Ceciliok ez dizkiete gauzak erraztuko eta lehia estua espero da.
Sailkapena
1.Ezkurdia-Zabaleta (4 p.)
2.Artola-Albisu (3 p.)
3.Oinatz-Aretxabaleta (3 p.)
4.Berasaluze II-Zubieta (3 p.)
5.Retegi Bi-Rezusta (2 p.)
6.Irujo-Barriola (2 p.)
7.Xala-Merino II (1 p.)
8.Olaizola II-Beroiz (1 p.)
Binakakoa. 6. jardunaldia
Irujo-Barriola / Retegi Bi-Rezusta (ostiralean, 20:30ean, Hendaian. ETB1)
Olaizola II-Beroiz / Xala-Merino I (larunbatean, 17:30ean, Logroñon)
Oinatz-Aretxabaleta / Ezkurdia-Zabaleta (larunbatean,17:30ean, Labriten)
Berasaluze II-Zubieta / Artola-Albisu (igandean, 17:00etan, Eibarren. ETB1)