Joxeja Maiza 15.a Garingo Mendi lasterketan

Guaixe 2015eko urtarrilaren 20a

179 korrikalarik hartu zuten parte (9,5 km)

Igandean jokatu zen, Beasainen, Garingo 3. Mendi Lasterketa (9,5 km). 179 korrikalari iritsi ziren helmugara, Imanol Larrañaga azkoitiarra buru zela (41:30). Joxeja Maiza etxarriarra 15.a sartu zen helmugara (46:37), Felix Benjumea altsasuarra 20.a (47:15), Alberto Razkin etxarriarra 35.a (49:02), Mikel San Martin etxarriarra 138.a (1:00:35) eta Erkuden San Martin etxarriarra 144.a (1:01:39).