Elomendiko Futbol Txapelketan 2. fasean murgilduta daude. A multzoan, asteburuan Egiarretaren eta Ororbiaren arteko partida atzeratu egin da, baina hala ere lider jarraitzen du Egiarretak (19 puntu Unzitiri 3 puntu aterata (16 p.). Asteburuan 15 punturekin sailkapenean hirugarrena den Bar Poukas izango du aurkari Egiarretak, larunbatean Zizurren.
Bestalde, B multzoan Arakilgo Zalduak 4-5 irabazi zion Modernillo taldeari, eta garaipen horri esker sailkapeneko lider berria da Zaldua, bigarrena den Maldartearekin puntutara berdinduta (14 p.). Asteburuan atseden jardunaldia du Zalduak.