Igandean Urbasara eskiatzera!

Guaixe 2015eko urtarrilaren 21a

Urbsa Andia Ipar Ski Lagunak taldeko kide batzuk eski ibilbideak prestatzen. Argazkia: Altsasuko Mendigoizaleak.

Mank-ek Otxaportilloko pistatik Bardoitzarantz ipar eski ibilaldia antolatu du, igandean. Autobusa egonen da

Elurra egin duela eta hurrengo egunotan elurra mantenduko dela jakitun, Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Arbizuko Udalaren eta Urbasa-Andia Ipar Eski Lagunak taldearen laguntzarekin ipar eski ibilaldia antolatu du iganderako. Asmoa Otxaportilloko pistatik Bardoitzarantz 3 ordu inguruko ibilbidea egitea da.

Izena emateko
Eskiatzaileak Urbasara eramateko autobusa antolatu du Mank-ek. Autobusa Arbizutik abiatuko da, 9:00etan. Ipar eski ibilaldian parte hartzeko 16 euro ordaindu behar dira. Izena ematea ilbeltzaren 24ra arte egin daiteke, Mank-en (948 464 866 edo kirolak@sakana-mank.com) edo bestela, igandean bertan 9:00etan Arbizuko udalean agertzearekin nahikoa da. Ez da ibilaldi lehiakorra izanen, helburua guztien artean ongi pasatzea baita. Bestalde, antolakuntzak asegurua egingo die partaideei.

Txakurrik gabe
Antolakuntzak nabarmendu du ezin dela ibilbidera txakurrik eraman, ibilbidea txakurrendako gehiegizkoa delako.  

Urbasa Andia Ipar Ski Lagunak
Altsasuko Mendigoizaleak taldekoak dira eta elurra egiten duenean Urbasako pistak eskian ibiltzeko prestatzen dituzte. Informazio geihagorako: http://www.altsasukomendigoizaleak.com/noticias.asp?IdNoticia=56