Gaur materiala aukeratuko dute Ezkurdiak eta Zabaletak

Guaixe 2015eko urtarrilaren 21a

Iruñeko Labrit pilotalekuan, 11:30ean

Binakako Pilota Txapelketako 6. jardunaldia jokatuko da asteburuan. Joseba Ezkurdia eta Jose Javier Zabaleta sakandarrek Bengoetxea VI.a eta Aretxabaleta izanen dituzte aurkari larunbatean Iruñean. Lau pilotariak gaur bilduko dira Labrit pilotalekuan, goizeko 11:30ean, pilota aukeraketa egiteko. Sakandarrak lider sendoak dira, bost partidatik bost irabazi dituztelako, eta garaipenak pilatzen jarraitu nahi dute, txapelketako finalerdietarako sailkatzeko.

Zubietak bihar
Aitor Zubieta etxarriarrak Berasaluzerekin osatzen du bikoa. Igandean jokatuko dute, Eibarren, Artolaren eta Albisuren kontra. Material aukeraketa bihar, ostegunean, eginen dute Beotibar pilotalekuan, 16:00etan.