Gazte, zer da hankaz gora?

Guaixe 2015eko urtarrilaren 21a

#hankazgora! Instagram bidezko gazteendako argazki lehiaketa antolatu dute Euskaltzaleen Topaguneak eta Fundación Caja Navarrak.

Nafarroako 12 eta 18 urte arteko gazteei zuzendutako lehiaketa da #hankazgora!, euskara esperientzia positiboekin lotu eta gazteen artean sormena bultzatzeko helburua duena. Parte-hartzaileek, bakarka edo taldeka, #hankazgora leloarekin bat datozen argazkiak aurkeztu beharko dituzte lehiaketara. Argazki bakoitzak euskarazko izenburu bat izan beharko du.

Lehiaketan interesa dutenek lehiaketaren oinarriak telefonoan deskargatu eta onartu beharko ditu. Sariketan sartzeko, parte-hartzaileek argazki guztiak #hankazgora! traolarekin etiketatu beharko ditu eta Instagramera igo(sare sozialaren baldintzak onartu beharko dira). Nahi beste argazki aurkeztu daitezke lehiaketara, epea martxoaren 15ean despedituko da. Bi sari izanen dira: argazki onena eta argazki bozkatuena. Irabazle bakoitzak berak aukeratutako merkatal gune batean erabili ahal izateko 500 euroko bono bana jasoko du sari gisa.

Antolatzailea
Lehentasunezkoa da Euskaltzaleen Topagunearendako (Irurtzungo Aizpea eta Bierrik fundazioa tartean) gazteekin lan egitea, euskararen berreskurapenean paper garrantzitsua jokatzen baitute. Prozesu horretan bidelagun eta protagonista nahi dituzte. Gazteek argazkiak atera eta partekatzeko erabiltzen duten Instagram sare sozialaren bidez horretarako euskararen sustapenean laguntzeko aukera eman nahi diete.  

Oinarriak