Sorpresak Fusalsakana txapelketan

Guaixe 2015eko urtarrilaren 22a

Racingek Bunkerri irabazi zion.

Futsalsakana txapelketako azken jardunaldiak sorpresak utzi ditu

Futsalsakana txapelketak sorpresa ugari utzi ditu asteburuko jardunaldi honetan. Batetik, Arbizu liderrari 4-6 irabazi zion Hijos de perlak. Bestalde, goi postuetako lehian dagoen Bunker taldeari 1-4 irabazi zion Racing San Migelek, eta puntu garrantzitsuak lortu zituen. Iturmendik atzera ere galdu egin zuen, 4-5 Back Street Boys taldearen kontra, eta Auzomotojorik talde etxarriarrak 2-7 irabazi zion Arbizu harrobiari.

9. jardunaldiko emaitzak
Arbizu K.T. 4 – Hijos de perla 6
Iturmendi 4 – Back Street Boys 5
Arbizu harrobia 2 – Auzomotojorik 7
Bunker 1 – Racing San Migel 4

10. jardunaldia (larunbatean Uharte Arakilen)
15:00etan: Auzomotojorik – Arbizu K.T.
16:00etan: Racing San Migel – Arbizu harrobia
17:00etan: Iturmendi – Bunker
18:00etan: Back Street Boys – Hijos de la perla