Igerilekuetako soroslea izan nahi duzu?

Guaixe 2015eko urtarrilaren 22a

Soroslea Irurtzunen.

Mank-ek ikastaroa antolatu du, otsailaren 13tik apirilaren 18ra, ostiral arratsaldetan eta larunbat goizetan Altsasun

Bereziki udan ikusten ditugu lanean, gainontzeko guztiak igerilekuetan plisti-plasta gustura gabiltzanean. Igerilekuko sorosleez ari gara. Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak atzera ere igerilekuetako sorosle ikastaroa antolatu du, sorosleak trebatzeko. Ikastaroa egiten dutenek lanbide honetan aritzeko aukera emanen dien diploma jasoko dute eta Mank-en lan poltsan sartuko dira. Aukera bikaina, beraz.

Ikastaroa otsailaren 13an hasi eta apirilaren 18an despedituko da. Klaseak Altsasuko igerilekuetan emanen dira, ostiral arratsaldetan eta larunbat goizetan. Guztira 60 orduko ikastaroa izanen da. Ikastaro honetan ere DESA ikastaroa jasotzen da, desfibriladore semiautomatikoa erabiltzen ikasteko ikastaroa. Ilargi taldeko kideek eskainiko dute ikastaroa eta izena emateko gutxienez 16 urte izan behar dira. Prezioa 430 eurokoa da, baina ikastaroa osatzen dutenek diru-laguntzak jasoko dituzte. Ikastaroa bukatzean ikasleek lanbide honetan aritzeko aukera ematen dion diploma jasoko dute.

Izena emateko
Sakanako Mankomunitatea (948 464 866 edo kirolak@sakana-mank.com).