Euskal literaturara IGO

Guaixe 2015eko urtarrilaren 22a

Hilaren akaberara arte liburuak erosteko deskontuak lortu daitezke.

Euskarazko liburuen irakurketa sustatu asmoz, Etxarrin euskaraz Irakurri, Gozatu eta Oparitu (IGO) kanpaina martxan da hirugarren urtez. Alde batetik, euskaraz irakurriko duten irakurle gazte eta heldu berriak erakarri nahi ditu kanpainak eta, bestetik, ohiko irakurle euskalduna saritu.

IGO kanpainan parte hartzeko egin behar den aurreneko gauza Etxarri Aranazko Victoriano Huizi udal liburutegitik pasa eta aukeratutako euskarazko liburua maileguan hartzea da. Hura irakurri ondoren liburutegian emandako fitxa bete beharko da. Trukean liburuzainak deskontu txartela emanen dio irakurleari. Hark Etxarriko liburu-dendetan liburua erosteko balio du. %25eko deskontu txartelak banatuko dira. Baina euskara ikasleek eta Mintzakide programako kideen deskontua %50ekoa izanen da eta Etxarriko irakurketa taldekoen deskontua, berriz, %40koa.