Langabeziak gora eginez despeditu zuen urtea

Guaixe 2015eko urtarrilaren 23a

Azaroarekin alderatuta, abendu akaberan 82 sakandar gehiago zeuden Nafarroako Enplegu Zerbitzuan izena emanda. Guztira, 1.639 dira.

Udazken guztia langabetuen kopurua antzeko zifretan ibili ondoren, urteko azken hilean gorakada handia (%8,73) izan zuen langabeziak Sakanan. Emakumezkoak 838 ziren (%51,13, 7 gutxiago), gizonezkoak, berriz, 801 (%48,87, 89 gehiago). Langabe gehien biltzen dituen adin tartean 45 urte edo gehiagokoena da, 745 (%45,45, 17 gehiago). Haren atzetik 25 eta 44 urte bitartekoen artekoa dago, 736 (%44,91, 64 gehiago). Azkenik 25 urte baino gutxiago duten langabeak 158 ziren (%9,64, 1 gehiago). Sakanan Nafarroako langabeziaren %3,43 genuen lastailean (sakandarrak herrialdearen populazioaren %3,19 gara). 

Sektoreka
Zerbitzuen arloan lan egin nahi luke Sakanako langabeen %57,35ek (940, 30 gehiago). Industrian aritzeko prest daudenen eskaerak %27,88 dira (457, 48 gehiago). Eraikuntzarako eskaerak, berriz, %6,83 dira (112, 13 gehiago). Lehen sektorearen aldeko hautua langabeen %2,62k egin dute (43, 1 gutxiago). Azkenik, aurretik lanik egin ez dutenen kopurua %5,31koa da (87, 8 gutxiago). 

Kontratuak 
Abenduan Sakanan 485 kontratu sinatu ziren (43 eta %8,14 gutxiago). Emakumezkoek %51,55 sinatu zituzten (250, 14 gehiago). Gizonezkoen sinadura dute kontratuen %48, 45ek (235, 57 gutxiago). Sinatutako kontratuetatik hasieratik mugagabeak zirenak %2,47 besterik ez ziren (12, 1 gehiago). Abenduan mugagabe bihurtutako kontratuak %3,09 izan ziren (15, 8 gehiago). Izan ere, kontratu gehienak, %94,43, aldi baterakoak ziren (510, 52 gutxiago). Nafarroan urteko azken hilean sinatu ziren 22.567 kontratuetatik Sakanan sinatutakoak %2,15 ziren. 

Urte arteko aldea
2013ko abenduarekin alderatuta Sakanan 131 langabe gutxiago daude, %7,4ko jaitsiera. Gizonezkoen artean langabeak 97 gutxiago dira (%10,8 behera). 34 emakume langabe gutxiago daude urte bat geroago, (%3,89ko jaitsiera). Adin tarteei dagokienez, jaitsiera handiena 25 eta 44 urte artekoen tartean eman da, 73 gutxiago, %9,02ko jaitsiera. 45 urte edo gehiago duten langabe sakandarren kopurua 46an txikitu da, %5,81. 25 urte baino gazteen tartean 12 langabe gutxiago daude urte baten buruan, %7,05 gutxiago. 

2014ko kontratazioa
Joan den urtean Sakanan 7.272 kontratu sinatu ziren. Haietatik %54,02 (3.928) gizonezkoek sinatu zituzten. Emakumezkoek, berriz, kontratuen %45,98 (3.344) sinatu zituzten. Kontratu horietatik %95,7 (6.959) aldi baterako bezala hasi ziren. Hasieratik mugagabe izan ziren kontratazioak %2,6 (186) izan ziren. Azkenik, mugagabe bihurtu zirenak %1,71 (%124) izan ziren. 

Langabezia herrika