Dozena erdi auzo-konpostagailu berri

Guaixe 2015eko urtarrilaren 23a

Aurretik zeudenak txiki gelditzen zirelako ordezkatu dituzte.

Urte bukaeran Sakanako Mankomunitateak sei auzo konpostagailu berri jarri ditu. Ibarreko erakundean jakinarazi digutenez, herri horietan orain arte 800 litroko plastiko berdeko hainbat ontzi erabiltzen ziren auzo konpostagailu gisa. “Baina txiki gelditzen ziren eta joan den urteko inbertsioen atalean zegoen dirua horra bideratzea erabaki genuen”. Plastikozko auzo-konpostagailu eredu berria jarri dute: bana Uharte Arakilen, Arbizun, Lizarragan eta Olatzagutian eta bi Urdiainen. Etxarri Aranatzen bat ordezkatzeko geldituko litzateke. Auzo-konpostagailu horiekin batera, Irurtzunerako zortzi eta Altsasurako bi erosi ditu Mank-ek, 16 guztira.