Egiarreta sailkapenaren buruan eta Zalduak lidergoa galdu du

Guaixe 2015eko urtarrilaren 27a

Bar Poukas 0 – Egiarreta 1 / Zalduak atseden jardunaldia zuen

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako 2. faseko 7. jardunaldia jokatu da. A multzoan Bar Poukasi 0-1 irabazi zion Egiarretak, partida bikainean. Egiarretak jarraitzen du lider, 22 punturekin, Unzitiri eta Bidezarri 6 puntu aterata. Larunbatean hain zuzen ere Egiarretak Bidezarra izango du aurkari, Uharte Arakilen.

Bestalde, B multzoan Zaldua liderrak atseden jardunaldia zeukan. Arerio zuzenek irabazi dutenez, Egun Maldartea da lider, 17 punturekin, Roka eta Izalsa hurrenak, 15 punturekin, eta Zaldua laugarrena, 14 punturekin. Larunbatean hain zuzen ere Maldartea liderra izanen du aurkari Zalduak, Garesen.