Bunker lider, Arbizu eta Racing zelatan dituela

Guaixe 2015eko urtarrilaren 28a

Bunker.

Futsalsakana txapelketak puri-purian jarraitzen du

Futsalsakana txapelketan errekorrak apurtu dira asteburuan. Racing San Migel Arbizuko harrobiaren gainetik pasa zen (13-6), eta Racingeko Jesus Alvarezek 8 gol sartu zituen. Bestetik, Auzomotojorik taldeko etxarriarrek Arbizu hartu zuten menpean, eta lidergoa galdu zuten arbizuarrek.  Bunkerrek Iturmendiri irabazi zion eta  Hijos de la perlak atzera ere sorpresa eman zuen, Back Street Boys menpean hartuta.

Ondorioz, sailkapenean gauzak estu-estu daude. Bunker da liderra, 21 punturekin. Arbizu da bigarrena (19 puntu) eta Racing San Migel hirugarrena (17 puntu). Atzetik dator Hijos de perla (13 puntu) eta Auzomotojorik, Arbizu harrobia eta Back Street Boys, 9 punturekin. Bukatzeko, Iturmendik ez du punturik biltzea lortu. Asteburuan 11. jardunaldia eta lidergoa dago jokoan.

10. jardunaldiko emaitzak
Auzomotojorik 7 – Arbizu K.T.  2
Racing San Migel 13 – Arbizu harrobia 6
Iturmendi 2 – Bunker 5
Back Street Boys 4 – Hijos de la perla 7
Arbizu harrobia 2 – Bunker 9 (atzeratutako partida)

11. jardunaldia (larunbatean Uharte Arakilen)
15:00etan: Arbizu harrobia – Iturmendi
16:00etan: Arbizu K.T. – Racing San Migel
17:00etan: Hijos de perla – Auzomotojorik
18:00etan: Bunker – Back Street Boys