Espainiako Kluben Arteko Txapelketa: Irurtzunek Titin III.aren kontra berdindu

Guaixe 2015eko urtarrilaren 28a

Altsasuk atseden jardunaldia zuen

Asteburuan Espainiako Kluben Arteko Txapelketako 3. jardunaldia jokatu zen. Esku pilotan, A multzoan, Irurtzunek Logroñoko Titin III.a izan zuen aurkari. Binakako partidan Ongayk eta Irañetak (Irurtzun) Kortabarria eta Beobideri (Titin III.a) 2-10 eta 5-10 irabazi zieten, partida ederrean. Aldiz, banakakoan Armendarizek (Irurtzun) ezin izan zuen Cabrerizoren (Titin III.a) kontra garaipena lortzerik izan eta 10-7 eta 10-3 galdu zuen. Bestalde, B multzoan Altsasuk atseden jardunaldia zuen.

Altsasu-Paz Ziganda
Larunbatean, 18:00etan, Altsasuk Paz Ziganda izanen du aurkari Burunda pilotalekuan. Eskuz banaka eta eskuz binaka lehiatuko dira bi taldeak. Sarrera dohainik izanen da.