Urbasan eskiatzen, gustura

Guaixe 2015eko urtarrilaren 28a

Mank-ek antolatutako eski irteeran 11 eskiatzailek hartu zuten parte

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Arbizuko Udalaren eta Altsasuko Mendigoizaleen Urbasa-Andia Ipar Ski Lagunak taldearen laguntzarekin, Urbasan ipar eski ibilaldia antolatu zuten igandean. 11 eskiatzailek erantzun zioten gonbiteari. Autobusa Arbizutik atera zen, eta Altsasun geldialdia egin ondoren Urbasaraino igo zen. Asmoa Otxaportilloko pistatik Bardoitzarantz 3 inguruko ibilbidea egitea zen. Urbasa-Andia Ipar Ski Lagunak taldekoen motoak pasatu ziren elurra zapaltzera, “baina bidea gogortuta eta egoera ez oso onean zegoenez, Udabeko saroira joatea erabaki genuen. Han eskiekin bidea egin genuen eta gustura ibili ginen, ipar eskiaz gozatuz” adierazi digu Mank-eko kirol teknikari Amaia Gerrikagoitiak. Teknikariak gaineratu duenez, DYAko Joseanek ibilbide guztia eskiatzaileekin egin zuen eta kanpinean furgonetarekin zain izan zituzten Juanjo eta beste kide bat.